Eskola publikoetako lokal eta instalazioen lagapena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Santurtziko eskola publikoetako lokalen eta instalazioen lagapea Udal Elkarteen Erregistroan izena emanda dauden elkarteei nahiz legez osatutako alderdi politikoei.

Nork eskatu ahal du?

  1. Udal Elkarteen erregistroan izena emanda dauden elkarteek, edo horien ordezkariek.
  2. Alderdi politikoek, edo horien ordezkariek.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz eta gutxienez ekitaldia izan baino 72 ordu lehenago.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Kultura Arlora bidali
  5. Txosten teknikoa eta juridkoa.
  6. Zinegotziaren ebazpena
  7. Jakinarazpena elkarte interesatuari.
  8. Jakinarazpena Herritarren Segurtasuna eta Obrak eta lanak arloei.

Prezioa

Udalak kostea oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 3 egun. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Hezkuntza-zentruko zuzendaritzaren baimena.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Baimena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Kultura Arlora bidali
  4. Txosten teknikoa eta juridkoa.
  5. Zinegotziaren ebazpena
  6. Jakinarazpena elkarte interesatuari.

Oharrak

Ezin izango dira hezkuntza-zentroetako instalazioak erabili ekitaldi politikoak antolatzeko hauteskunde-kabpaina den bitartean.

Instalazioen erabileraren helburua, beti ere, ondokoak antolatzea izango da: hezkuntza-jarduerak, kultur nahiz kirol ekintzak, artistikoak edo politikoak, bai eta izari sozialeko beste hainbat ere, baldin eta Hezkuntzaren helburu orokorren kontrakoak ez badira.

Edonola ere, instalazioen erabilera beti ere eskolaren hezkuntza-jardueraren eta ohiko funtzionamenduaren mende egongo da, ordutegi lektibotik kanpo eta zentruko programazioa errespetatuz.