Enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta Santurtzi turistikoki sustatzeko laguntzak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Itzuli beharrik gabeko laguntza ekonomikoak dira, eta haien helburua da laguntza ekonomikoa ematea enpresei udalerriko enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta jarduera turistikoak sustatzeko.
Bi jarduera-ildori zuzentzen zaizkie laguntzak:
Lehen ildoa.- Enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak
Enpresak hobetzeko, berritzeko eta modernizatzeko egindako inbertsioaren zenbatekoaren % 20rainoko laguntzak.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:
  • Enpresa-jarduera garatzeari zuzenean lotutako ekipamenduak eta programa informatikoak.
  • Enpresa-jarduerara bideratutako webgunea diseinatzea.
  • IKTak ezartzeko prozesuetarako informatika-zerbitzu profesionalen zerbitzu-sariak.
  • Saltokiko terminalak, kode-irakurgailuak eta etiketatze-sistemak.
  • Enpresa-jarduera egiten den lokala berritzeko lanak: instalazioak egokitzeari, berritzeari edo zabaltzeari lotutako obra guztiak.
  • Arkitektura-oztopoak kentzeko eta, oro har, lokalen irisgarritasuna hobetzeko berrikuntzak.
  • Enpresa-jarduera egiteko altzariak eta ekipamendua.
  • Jarduera nagusiari zuzenean lotutako makineria.
  • Instalazio teknikoak, hala nola klimatizazioa, argiztapena…
  • Erakusleihoak berritzea, barrutik zein kanpotik.
  • Pertsiana motordunak instalatzea, establezimenduaren erakusleihoa, errotuluak eta argiztapena ikusten utz dezaten, establezimenduaren kanpoko estetika hobetzen badu.
  • Instalazioei eta arestian aipatutako jarduketei zuzenean lotutako obrak egin dituzten profesionalen (dekoratzaileak, arkitektoak…) zerbitzu teknikoengatiko zerbitzu-sariak.
  • Proiektuek, diru-laguntzak jaso ahal izateko, 1.000,00 euroko kostua izan behar dute, gutxienez, eskatzaileko.
Bigarren ildoa.- Turismoa sustatzeko laguntzak
Santurtzin ohiko eta kalitateko produktu edo zerbitzu turistikoak garatzeko laguntzak.
Balioespen tekniko batean lortutako puntuen arabera banatuko da laguntza.
80 puntutik 100 puntura: % 100eko diru-laguntza.
60 puntutik 79 puntura: % 80ko diru-laguntza.
49 puntutik 59 puntura: % 50eko diru-laguntza.
45 puntutik 49 puntura: % 30eko diru-laguntza.
0 puntutik 44 puntura: diru-laguntzarik ez.
Ildo baterako zein besterako, 3.000 euroko diru-laguntza emango zaio, gehienez, eskatzaile bakoitzari.
Ildo baterako zein besterako, diruz lagundu daitezkeen jarduketek eta gastuek 2018ko urtarrilaren 1aren eta urriaren 15aren artekoak (biak barne) izan behar dute.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsona fisikok edo legez eratutako edozein pertsona juridikok, baldin eta diru-laguntza eman behar zaion ildoaren baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen baditu, edo hura ordezkatzen duenak. Hauek dira ildo bakoitzerako baldintzak:

Lehen ildoa.- Enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak

Sektore komertzialeko, zerbitzuetako, turismoko eta ostalaritzako enpresak, jarduera udalerrian egiten badute.

Bigarren ildoa.- Turismoa sustatzeko laguntzak

Santurtzin dauden enpresa turistikoak, edo, egoitza Santurtzin izan ez arren, jarduerak eta zerbitzuak gure udalerrian ematen dituzten enpresa turistikoak.

Enpresa turistikotzat jotzen dira Turismoari buruzko 2016ko uztailaren 28ko 13/2016 Legean jasotako tipologiaren batean sartzen diren erakunde fisiko zein juridiko guztiak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Oinarriak BAOn argitaratu ondorengo egunetik 20185ko ekainaren 30era arte.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  5. Txosten teknikoa.
  6. Parte-hartzearen fiskalizazioa.
  7. Tokiko Gobernu-batzarraren ebazpena.
  8. Jakinarazpena interesdunari.
  9. Diru-laguntza ordiuandu.
  10. Diru-laguntza jaso eta hilabeteko epean egindako inbertsioaren justifikazioa. Une horretan eginda ez dauden ekintzen kasuan, eskaria aurkeztu den urtekourriare 15a baino lehen justifikatu beharko da.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
Legezko gehienezko epea: 6 hilabete, deialdia argitara ematen den egunetik hasita.
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileari buruzko dokumentazioa.
  • a) Eskatzailea pertsona fisiko bat bada: NAN/AIZ.
  • b) Pertsona juridikoen kasuan: identifikazio fiskalaren txartela, ahalordedunaren NANa eta ahalordetze-eskritura.
  • c) Jatorrizko erantzukizunpeko adierazpena, sinatua: (Eskaera-ereduaren 1. eranskina)
  • d) Hirugarrenen alta-dokumentua, erakunde eskatzaileak eta bankuak sinatua eta zigilatua. (Eskaera-ereduaren 3. eranskina)
  • e) Interesdunak ez badu instantzian baimena ematen Santurtziko Udalak izapide hori egiteko behar duen informazioa eskuratu dezan beste administrazio publiko batzuetatik, dokumentu hauek ere aurkeztu beharko ditu: Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
Diruz lagundu daiteken ekintzari lotutako dokumentazioa.
  • a) Diruz laguntzekoa den proiektuaren, jardueraren edo inbertsioaren txostena, ildoaren arabera. (Eskaria-ereduaren 2. eranskina)
  • b) Horren aurrekontu xehea. (Eskaera-ereduaren 2. eranskina)

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Lehen lerroa:
Santurtzi Lan: Itsasalde 26, 48980 Santurtzi, 944 93 63 41, santurtzilan@santurtzi.eus.
Merkataritzako Bulego Teknikoa: Cristóbal Murrieta etorbidea, 25 – Oriol Jauregi ondoan 48980 Santurtzi, 944 61 53 10, comercio@santurtzi.net .

Bigarren lerroa:
Turismo-bulegoa: Arrantzaleen portua, 20, Santurtzi (Bizkaia) 48980, 944 83 94 94, turismo@santurtzi.net

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Egiaztagiria
  • Jarduera Ekonomikoen Zergan alta egindako dokumentua
  • Jabetza egiaztatzen duen dokumentua
  • Jabetza eskritura

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  4.  Txosten teknikoa.
  5.  Parte-hartzearen fiskalizazioa.
  6.  Tokiko Gobernu-batzarraren ebazpena.
  7.  Jakinarazpena interesdunari.
  8.  Diru-laguntza ordaindu.
  9.  Diru-laguntza jaso eta hilabeteko epean egindako inbertsioaren justifikazioa. Une horretan eginda ez dauden ekintzen kasuan, eskaria aurkeztu den urtekourriare 15a baino lehen justifikatu beharko da.

Oharrak

Lehen lerroa: eskuragarri dagoen aurrekontu-partida nahikoa ez bada positiboki ebatzitako eskari guztientzat, diru-laguntzaren zenbatekoa eskatzaile guztien artean hainbanatuko da.

Bigarren lerroa: diru-laguntza hauek konkurrentzia-lehiaren erregimenean ematen dira, oinarrietan zehaztutako balorazio-irizpideei jarraiki.