Bide publikoa okupatzeko baimena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Bide publikoa okupatzeko baimena eskuratzea da, unean uneko ikuskizun publikoa edota jendartea babesteko egitura finkoa nahiz muntatzekoak dituen aisialdirako jarduera ospatzeko helburuz, edo beste edozein jardueratarako.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Gutxienez ekitaldia izan baino 15 egun lehenago.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  5. Zuzentzeko eskaera egin, azterketa teknikoak eskatuta.
  6. Kontsulta beste erakunde, entitate edo sailetan eta beste egiaztatze-tramite batzuk.
  7. Txosten teknikmoa eta juridikoa.
  8. Ebazpena, Obra eta Zerbitzuen arloko zinegotziaren dekretu bidez emana.
  9. Interesdunari jakinarazi eta Udaltzaingoari, zuzentzeko neurriak hartzeko aginduz, hala badagokio.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita.
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Bide publikoaren okupazio-kasu guztietan
  • Ekitaldiaren deskribapena eta jardueren programa xehea.
  • Datak eta ordutegiak.
  • Ekitaldiaren arduraduna.
  • Elementu finkoen kokapen-planoa eta izan daitezkeen ibilbideak.
  • Hirugarrenen aurreko erantzunkizun zibileko asegurua (Udala ere higarrentzat hartuta) eta ekitaldian lagunduko duten elkarteko kide eta bolondres guztientzako istripu-asegurua, izango diren jarduera guztietan:
    • Pailak: 150.000 euro.
    • Feria-jolasak: 300.000 euro.
    • Bestelako batzuk: egin kontsulta.
Instalazio finkoen edo muntatzen diren instalazioen kasuan
  • Behin-behineko instalazioen segurtasun- eta sendotasun-ziurtagiria (finkoenak nahiz unean unekoenak), muntaketa amaitutakoan entregatzekoa (I. Eranskina).
Feria-jolasen edo barraken kasuan
  • Barraken segurtasun- eta sendotasun-ziurtagiria (I. Eranskina).
  • Urteoroko mantenu-ziurtagiria.
Kirol-probetarako
  • Probaren memoria, ondokoak jasoko dituena:
    1. Jardueraren izena, eta oraingo edizioa zenbatgarren den.
    2. Probaren araudia.
    3. Ibilbidearen plano zehatza, data, profila, ibilbildean zeharreko puntuak, horietako bakoitzera ailegatzeko ordua eta lehiaketako lehenegoek nahiz azkenegoek ustez proba amaitzeko beharko duten batez besteko denbora.
    4. Antolaketa-arduradunen identifikazioa, eta zehazki, zuzendariarena eta bide-segurtasuneko arduradunarena, gaitutako beste laguntzaileen lana gidatuko duena.
    5. Aurreikusitako parte hartzaile-kopurua.
    6. Probaren eta ustez arriskutsuak izan daitezkeen lekuetan aurreikusitako segurtasun-neurrien seinaleztapena egiteko neurrien proposamena, bai eta gaitutako laguntzaile bakoitzak izango duen funtzioa. Hori dena txosten xehe batean bilduko da eta probako segurtasuneko arduradunak leku arriskutsu horien arduradunari jakinaraziko dio. Probako bide-segurtasuneko arduradunak zirkulazio-arauak ezagutu behar ditu eta horregatik gida-baimenaren jabe izan beharko du.
    7. Erantzunkizun zibileko asegurua eta parte hartzaileen istripu-asegurua kontratatu izanaren frogagiria.
    8. Anbulantzia-zerbitzua izateko hitzarmena.
    9. Osagile kolegiatua bertan izango dela adierazten duen agiria.
    10. Diputazioaren edo Eusko Jaurlaritzaren baimena, behar izanez gero.
Instalazio elektrikoetarako: http://zerbikat.dev.santurtzi.local:8008/es/fitxa/198
  • Megafonia-instalaziorako eskaria bakarrik: konexio-deskonexio konpromisua (II: Eranskina) eta baimendutako instalatzaile elektrikoak Tentsioko baxuko araudi elektroteknikoa betetzea.
  • 50 kw-ren besteko edo gutxiagoko potentzia instalatu nahi izanez gero: instalatzailearen karneta eta instalazio elektrikoaren ziurtagiria.
  • 50 kw baino gehiagoko potentzia instalatu nahi izanez gero: gaitutako teknikariak aurkeztutako instalazio elektrikorako proiektua eta hornidura elektrikoaren kontratua.
  • Ekipo elektrogenoa instalatuz gero, instalatzailearen karneta, hornidura elektrikorako kontratua eta instalazio elektrikoaren ziurtagiria.
  • Hornidura elektrikorako kontratua.
Pailetarako:
  • Eskaria egiten duen pertsona arduradunaren adierazpena, zeinaren bidez dagokion araubideak ezarritako osasun- eta segurtasun-balintzak betetzeko konpromisoa hartzen duen. (III. Eranskina)
Udal material edo zerbitzua behar izanez gero, bete ondoko eranskina (Udal material edo zerbitzuaren erabilerarako eranskina).
Aparkalekuen erreserba behar izanez gero, bete ondoko eranskina (matrikula-zerrenda).

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Baimena
  • Egiaztagiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  4.  Txosten teknikmoa eta juridikoa.
  5.  Ebazpena, Obra eta Zerbitzuen arloko zinegotziaren dekretu bidez emana.
  6.  Interesdunari jakinarazi eta Udaltzaingoari.