Udal garajeetako partzela bat eta zerbitzu komunak erabiltzeko eskubidea eskuratzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udalaren ondoko aparkalekuetako batean plaza baten jabaria emateko eskaria:
  • Parkea
  • Parkearen zabalkundea
  • Fermín Reparaz
  • Sardinera
  • Mirabueno
  • Mamariga
  • Bruno Alegría
  • Bizkaiko jaurerria
  • Kabiezes polikiroldegia
  • Gabriel Aresti
  • Santa Eulalia kaleko institutua

Nork eskatu ahal du?

Betekizun hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:
  • Galda daitekeen zorrik ez izatea Udalarekin.
  • Aparkatu nahi den turismo-ibilgailuaren titularra izatea
  • Santurtziko udalerrian erroldatuta egotea eta ibilgailua ere udalerrian erroldatuta egotea. Mirabuenoko aparkalekuko administrazio-emakida baten titular izan daitezke Portugaleteko udalerrian erroldatutakoak.
  • Lantokia Santurtzin dutenek, izan negozioaren titular edo izan besteren konturako langile.
  • Partzelarekin batera etxebizitza partikularra saltzen bada, partzela erabiltzeko eskubidea eskuratzeko lehentasuna izango du etxebizitza erosten duenak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Barne kontsultak: erroldatzea, galda daitezkeen zorrak, ibilgailuaren errolda fiskala, hala badagokio.
  5. Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  6. Eskatzaileari jakinarazi itxaron-zerrendan zenbatgarren dagoen. Aparkalekurako itxaron-zerrenda baldin badago, zerrendan azkena jarriko da eskatzailea, partzela bat libratzeko txandaren zain.
  7. Partzelaren bat libre gelditzean, telefonoz deituko zaio interesdunari eta gonbita egingo zaio; jakinaraziko zaio zer partzela dauden eskuragarri, zein den gehieneko prezioa eta zer dokumentazio aurkeztu behar den.
  8. Gero, alderdien arteko akordioaren ondoren eta kontratua sinatu baino lehen:
    1. Eskaria, dagokion dokumentazioarekin eta hitzartutako baldintzen jakinarazpenarekin.
    2. Sarrera-erregistroa.
    3. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
    4. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
    5. Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
    6. Analisi juridikoa.
    7. Zuzentzeko eskaera egin, azterketa teknikoak eskatuta.
    8. Obra eta Zerbitzuen arloko bulegoetan kontratua sinatu.
    9. Txosten juridikoa.
    10. Ebazpena, Tokiko Gobernu Batzordearen erabaki baten bitartez.
    11. Interesdunari jakinarazi.

Prezioa

Emakidaren esleipena arautzen duten baldintza-orrietan jasotzen da eskualdaketaren zenbatekoa, emakidaren amaierarako falta den urte-kopuruaren eta aparkalekuaren arabera.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Alderdien arteko akordioaren ondoren eta kontratua sinatu baino lehen:
  • Eskari-orri orokorra, partzela eskuratzeko zein baldintza adostu diren jakinaraziz. Partzelaren identifikazioa eta prezioa, ezingo dena izan Udalak ezarritakoa baino handiagoa.
  • Erroldatuta ez dauden pertsonen kasuan, negozioaren titulartasunaren ziurtagiria edo eguneratutako lan-bizitzaren ziurtagiria.
  • Gida-baimena.
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena, non eskatzailea ibilgailuaren titular gisa agertzen den.
  • Ibilgailuaren leasing edo renting kontratua, behar izanez gero.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Ordainagiria
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
  • Minusbaliotasun ziurtagiria
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Parkean aparkalekuaren esleipena arautzen duten baldintza-orriak
  • Parkearen zabalkundean aparkalekuaren esleipena arautzen duten baldintza-orriak
  • Fermín Reparazen aparkalekuaren esleipena arautzen duten baldintza-orriak
  • Sardineran aparkalekuaren esleipena arautzen duten baldintza-orriak
  • Mirabueno aparkalekuaren esleipena arautzen duten baldintza-orriak
  • Mamarigan aparkalekuaren esleipena arautzen duten baldintza-orriak
  • Bruno Alegrían aparkalekuaren esleipena arautzen duten baldintza-orriak
  • Bizkaiko jaurerrian aparkalekuaren esleipena arautzen duten baldintza-orriak
  • Kabiezes polikiroldegian aparkalekuaren esleipena arautzen duten baldintza-orriak
  • Gabriel Arestin aparkalekuaren esleipena arautzen duten baldintza-orriak
  • Santa Eulalia kaleko institutuan aparkalekuaren esleipena arautzen duten baldintza-orriak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3. Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  4. Eskatzaileari jakinarazi itxaron-zerrendan zenbatgarren dagoen. Aparkalekurako itxaron-zerrenda baldin badago, zerrendan azkena jarriko da eskatzailea, partzela bat libratzeko txandaren zain.
  5. Partzelaren bat libre gelditzean, telefonoz deituko zaio interesdunari eta gonbita egingo zaio; jakinaraziko zaio zer partzela dauden eskuragarri, zein den gehieneko prezioa eta zer dokumentazio aurkeztu behar den.
  6. Gero, alderdien arteko akordioaren ondoren eta kontratua sinatu baino lehen:
    1. Eskaria, dagokion dokumentazioarekin eta hitzartutako baldintzen jakinarazpenarekin.
    2. Sarrera-erregistroa.
    3. Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
    4. Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
    5. Obra eta Zerbitzuen arloko bulegoetan kontratua sinatu.
    6. Txosten juridikoa.
    7. Ebazpena, Tokiko Gobernu Batzordearen erabaki baten bitartez.
    8. Interesdunari jakinarazi.

Oharrak

Aparkalekuen administrazio-emakidak 50 urterako dira, oro har, emakidadunen komunitatea sortzen denetik aurrera (Parkea II aparkalekuaren kasuan, 70 urte). Geroagoko eskualdatzeetan epea kontatzeko, lehenbiziko erosketatik igarotako denbora kendu egingo da.

Udalak eskualdaketarako aurretiazko baimena ematea nahitaezkoa da, eta aipatutako prozeduratik kanpo egindako eskualdatzeek ez dute inolako baliorik izango.

Esleitutako aparkaleku-plaza ibilgailu bati lotua dago, eskaeran adierazi den ibilgailuari.

Itxaron-zerrenda baldin badago, onetsitako baldintza-orrian ezarritako taldeak kontuan hartuz egingo dira esleipenak.

Itxaron-zerrendarik ez badago, aurkezten diren hurrenkera berean erantzungo zaie aldi baterako lagatzeko eskariei.