Erroldatze-ziurtagiria (1986 baino baja izan ziren pertsonenak)

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal biztanleen erroldako datuak ziurtatzen dituen agiria eskatzea, 1986 baino lehen baja izan ziren pertsonenak.

Nork eskatu ahal du?

Informazio hori eskuratzeko eskuibidea duen edozein pertsonak, edo bestela, legezko edota borondatezko ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Prezioa

Udalak kostea oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 7 egun. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • S001 Eskari-orri orokorra
  • S002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Hildako pertsonentzako eskaria edo eskari-orri orokorra. Bertan, Santurtziko bizilekuaren datuak eta erroldatze-aldia agertu behar dira.
  • Eskatzailearen ientifikazio-agiria (NAN, atzerritarraren identifikazio-zenbakia, pasaportea)
  • Besteren ordez aritzekotan: ordezkapen idatzia eta ordezkari nahiz ordezkatuaren identifikazio-agiriak.
  • Informazioa eskuratzeko eskubidea egiaztatzen duen dokumentia (familia-liburua, testamentua, jaraunsle-deklarazio, azken nahien ziurtagria...).
  • Jatorrizko heriotza-ziurtagiria.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza eta Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Familia-liburua
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Heriotza ziurtagiria
  • Besteak
  • Errolda-eskaera
  • Egiaztagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaria erregistratu eta izapideari hasiera eman, dokumentazioa eskaneatuta.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Izapidea egiteko ardura duen arlora edo atalera bidali
  5. Eskariaren analisi teknikoa: egiaztatu eskaria egin duenaren nortasuna, bai eta emandako dokumentazioa ere, batez informazioa ez dagokion pertsonari heltzea ekiditeko.
  6. 1986 baino lehenagoko errolda-liburuetan hildako edo baja emandako pertsonaren datuak (bilaketa topografikoa).
  7. Eskatzailearen datuak egiaztatu ondoren, besterik gabe emango da eskatutako ziurtagria, eskatzaileari emanez.

Oharrak

  • Ziurtagiria da, administrazio-ondorioetarako, hiritar baten  bizilekua eta ohiko egoitza sinesgarriki egiaztatzen dituen dokumentu publiko bakarra, eta beraz, derrigorrezkoa izango da bakar-bakarrik dokumentu hau espezifikoki eskatzen den kasuetan.
  • Udal errolda udalerriko bizilagun guztiak jasotzen dituen administrazio-erregistroa da. Espainian bizi den pertsona orok gutxienez urtean 6 hilabetez non eman, eta udalerri horretako erroldan inskribatu behar du bere burua. Udalerri bakar bateko auzotarra baino ezin da izan.
  • Udal erroldako datuak beste administrazio-publiko batzuei emango zaizkie, horiek eskatuz gero eta interesatuak aurretiaz baimendu beharrik izan gabe, baldin eta datu horiek beren eskumenak burutzeko beharrezko badira, eta bizilekuaren berri izatea esanguratsua bada horretarako. Horretaz gain, estatistika-sekretupean mantenduko diren estatistika ofizialak egiteko ere erabil daitezke, maiatzaren 9ko 12/1989 Legeak, Estatistika Funtzio Publikoari buruzkoa, eta gai horretan eskumena duten Autonomia-erkidegoen estatistika-legeetan ezarritakoaren arabera.