Ondasun higiezinen gaineko zerga: hobari-eskaria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota osoaren gaineko hobariak, kontzeptu hauetakoren batengatik:
  • %50eko hobaria higiezin hauentzat: urbanizatze-enpresen, eraikuntza-enpresen eta higiezinak sustatzeko enpresen jarduerapean egonik (izan jarduera obra berrikoa edo horren pareko birgaitzea), haien ibilgetuen ondasunetan ez daudenak.
  • %50eko hobaria babes ofizialeko etxebizitzentzat, behin betiko kalifikazioa egin eta 6 urtez.
  • %95eko hobaria nekazaritza-kooperatiben eta lurra modu komunitarioan ustiatzen duten kooperatiben landa-ondasunentzat, Kooperatiben Araubide Fiskalari buruzko 1997ko urriaren 14ko 9/1997 Foru Arauan ezarritako baldintzetan.
  • %50eko hobaria eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako homologatutako sistemak instalatu diren higiezinentzat —hobaria ez da emango sistema horiek instalatzea nahitaezkoa bada—.
  • % 50eko hobaria Eusko Jaurlaritzak arautzen duen “Etxebizitza Hutsa Programaren” edo antzekoen barruan dauden alokairuko etxebizitzentzat.
  • % 50eko hobaria natura-hondamendiek kalte egindako eremuetan dauden higiezinentzat.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  5.  Txosten teknikoak.
  6.  Ogasuna eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren ebazpena.
  7.  Jakinarazpena interesdunari.

Prezioa

Ordenantza fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 7 egun. 

Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Identifikazio-dokumentuak: interesdunaren edo ordezkariaren NANa edo IFKa, edo bestelako nortasun-agiri bat.
  • Eskatzen den hobariaren egiaztatze-dokumentua (Alokabideko kontratua...).

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Egiaztagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Registro de entrada.
  2.  Revisión administrativa de la documentación.
  3.  Remisión a Servicios Económicos.
  4.  Informes técnicos.
  5.  Resolución del Concejal Delegado de Hacienda y Promoción Ecómica.
  6.  Notificación a la persona interesada.