Hobariak Udal Musika Eskolako prezio publikoetan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal Musika Eskolako prezio publikoetarako hobaria, baliabide ekonomiko gutxien duten pertsonek musika-heziketa izango dutela ziurtatu ahal izateko, heziketa horrek herritarren ingurune kulturala hobetzeaz gain, gizartea osatzen duten pertsonen garapen integrala mesedetzen duelakoan.

Nork eskatu ahal du?

Musika Eskolan matrikulatutako pertsonek, edo ordezkariak, musika-heziketarako ezarri diren prezio publikoak ordaintzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenak, beti ere ondokoak betez:
  • Santurtzin erroldatuta egotea.
  • Matrikulari eta eskola-seguruari dagokien zenbatekoa aurretiaz ordaindu izana.
  • Baremoan ezarritako gehieneko baliabide ekonomikoak izatea.
  • Ez izatea zorrik Udalarekin.

¿Noiz eskatu daiteke?

Urte bakoitzeko irailaren 15etik urriaren 15era arte.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Kultura Arlora bidali.
  5. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  6. Behin-behineko ebazpen-proposamena, interesdunei jakinaraziko zaiena, alegazioak egiteko 10 egun balioduneko epea emanda.
  7. Behin betiko ebazpen-proposamena.
  8. Tokiko Goberbu-batzarraren ebazpena.
  9. Jakinarazpena interesdunei.
  10. Diru-laguntza ordaindu.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) azken aitorpena, edo bestela, aurkezteko beharrik ez izatea egiaztatzen duen dokumentua.
  • Familia-unitateko kide guztien diru-sarreren egiaztagiria.
Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo antzekoa jasoz gero, ez da lehenago esandako dokumentazioa aurkeztu beharko.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Kultura eta Euskara - Kultura

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Familia unitatearen errentaren frogagiria
  • Familia unitatearen egiaztatze dokumentua
  • Diru sarreren frogagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Kultura Arlora bidali.
  4. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  5. Behin-behineko ebazpen-proposamena, interesdunei jakinaraziko zaiena, alegazioak egiteko 10 egun balioduneko epea emanda.
  6. Behin betiko ebazpen-proposamena.
  7. Tokiko Goberbu-batzarraren ebazpena.
  8. Jakinarazpena interesdunei.
  9. Diru-laguntza ordaindu.

Oharrak

Diru-laguntzak matrikula egindako ikasgaien prezio publikoaren murrizketa ekarriko du, araudiak ezarritako baremoa aplikatuta gertatzen den ehunekoan, hain zuzen. Eskaria aurkeztu aurretik ordaindu beharreko zenbatekoa matrikulari eta eskola-seguruari dagokiena izango da.
  • - Ikasturtean zehar ikasgaien hileroko zenbatekoa prezio publikoari egindako hobaria aplikatutakoan kalkulatutakoa izango da.