Informazio publikorako sarbidea eta kopiak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal izapideetarako sarbidea eskatzea, eta nahi izanez gero, horien kopiak eta konpultsak lortzea.

Honen salbuespen da planoen kopiak ematea, Alkatetzako jarraibideak arautzen baitu.

Santurtziko Udalaren dokumentu-konpultsak ondoko dokumentuei buruzko kopia autentikoak ematen ditu:
  • Udalak berak modu baliagarrian emandako administrazio-dokumentu publikoak.
  • Interesdunek aukeztutako dokumentuak, paperan, udal izapide administratibo batean gehituko direnak.
Interesdunek aukeztutako dokumentuen konpultsak, udal izapide administratibo batera gehituko direnak, interesdunak jatorrizko dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

Nork eskatu ahal du?

Izapidetzen ari diren izapideak: interesa duen edonork, edo bestela, legezko edota borondatezko ordezkariak, araubide espezifikoak sarbidea edonori baimendu ezean.

Amaitutako izapideak: edonork, eskaria aurkezteko gaitasuna duenak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin edo eskatutako informazioa argitzeko eskatu (10 egun baliodun).
  4. Bidali izapidea egiteko ardura duen arlora edo atalera.
  5. Eskariaren analisi teknikoa.
  6. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  7. Hirugarrenen alegazioak legez ezarritako epean, baldin eta eskatutako informazioak beren eskubide edo interesetan eragina izan badezake,
  8. Txosten teknikoak, alegaziorik balego.
  9. Ebazpena, informazioa eskuratzeko data, ordua eta lekua jasotzen dituena, jakinarazpenarekin batera bidaltzerik ez balego.
  10. Jakinarazpena
  11. Dokumentazioa Arloan edo egoitza elektronikoan erakusgarri utzi.
  12. Tasaren likidazioa eta kobraketa, kopiak eta konpultsak eskatuz gero.
  13. Arloan kopiak eta konpultsak egitea eta ematea.

Prezioa

Ordenantza fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun 
Legezko gehienezko epea: Hilabete, eskaria aurkeztu den egunetik hasita. d, pudiendo ser ampliado por igual periodo si se dan las circunstancias del artículo 63 de la L.I.L.E. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Izapidetzen ari diren izapideen kasuan, eskatzailea interesduna dela egiaztatzen duten dokumentuak, dokumentu horiek udalaren esku ez badaude edo araubide espezifikoak sarbidea edonori baimendu ezean.

Eskatzen den dokumentazioaren identifikazio zehatza.

Ardura daukan unitatea

Udala - Saila guztiak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Bidali izapidea egiteko ardura duen arlora edo atalera.
  5. Eskariaren analisi teknikoa.
  6. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  7. Hirugarrenen alegazioak legez ezarritako epean, baldin eta eskatutako informazioak beren eskubide edo interesetan eragina izan badezake,
  8. Txosten teknikoak, alegaziorik balego.
  9. Ebazpena, informazioa eskuratzeko data, ordua eta lekua jasotzen dituena, jakinarazpenarekin batera bidaltzerik ez balego.
  10. Jakinarazpena
  11. Dokumentazioa Arloan edo egoitza elektronikoan erakusgarri utzi.
  12. Tasaren likidazioa eta kobraketa, kopiak eta konpultsak eskatuz gero.
  13. Arloan kopiak eta konpultsak egitea eta ematea.

Oharrak

1970ra arte dagoen informazioa Foru-Artxiboan kontsultatu ahalko da, zuzenean edo HAZen bidez: Foru-artxiboa. María Díaz de Haro kalea, 11. 48013 BILBO (Bizkaia), Telefonoa:  944067722; e-posta: agiri@bizkaia.eus.

Informazioa eskuratzeko eskubidea mugatu ahal izango da, informazio hori eskuratzeak honako hauei kalteren bat eragiten badie:
  • a) Segurtasun nazionala.
  • b) Defentsa.
  • c) Kanpo-harremanak.
  • d) Segurtasun publikoa.
  • e) Zigor-administrazio- edo diziplina-arloko egintza ez-zilegien prebentzioa, ikerketa eta zigorra.
  • f) Prozesu judizialetako aldeen berdintasuna eta benetako babes judiziala.
  • g) Zaintza, ikuskaritza eta kontroleko funtzio administratiboak.
  • h) Interes ekonomiko eta komertzialak.
  • i) Ekonomia- eta moneta-politika.
  • j) Sekretu profesionala eta jabetza intelektual eta industriala.
  • k) Erabakiak hartzeko prozesuetarako beharrezko konfidentzialtasunaren edo sekretuaren bermea.
  • l) Ingurumenaren babesa.
Ez dira izapidetzeko onartuko, ebazpen arrazoitu bidez, honako eskabide hauek:
  • a) Egiteko bidean den informazioari edo argitarapen orokorrerako bidean den informazioari buruzkoak.
  • b) Informazio osagarriari edo laguntzarako informazioari buruzkoak; esate baterako, halako informaziotzat hartzen da, oharretan, zirriborroetan, iritzietan, laburpenetan, barne Komunikazio eta txostenetan edo organo edo erakunde administratiboen arteko komunikazio eta txostenetan jasotakoa.
  • c) Hedatzeko, aldez aurretik, berriro prestatzea behar duten informazioari buruzkoak.
  • d) Eskumena nork daukan ez dakigunean, informazioa ez daukan organo bati zuzendutakoak.
  • e) Argi eta garbi errepikakorrak direnak edo neurriz kanpokoak direnak, lege honen gardentasun helburuarekin justifikatu ezin direnak.
Eskatutako informazioak hirugarrenen datuak baditu, Gardentasun, Informazio Publikoa lortu eta Gobernu Onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutakoa aplikatuko da, ez bada informazioa lortzeko baimena datu pertsonalak aldez aurretik banatu badira ezinezko egiteko horren eragina jasotzen duten herritarrak identifikatzea.