Hiletak edo omenaldi zibilak Santurtzin

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udalaren lokalak erabiltzea agur edo omenaldi zibilak egiteko Santurtziko udalerrian hildakoei.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsona hurbilekok edo ordezkaritza duenak.

Beharrezkoa da hildakoa Santurtziko udalerrian erroldatuta egotea edo lehenago erroldatuta egon izatea bi urtez.

* Eskaeraren sinatzaileak izango du erantzukizun pertsonala aplikatzekoa den araudiko betebeharrak betetzeari dagokionez. Eskaeraren sinatzaileari dagokio, halaber, udalaren lokal eta materialik haren esku utzi bada eta kalteren bat gertatu bada, hura ordaintzea.

¿Noiz eskatu daiteke?

Eskariak, gutxienez, ekitaldia izan baino 24 ordu lehenago aurkeztuko dira eta heriotza izan zenetik gehienez ere 30 eguneko epean.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3.  Autolikidazioa HAZen.
  4.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  5.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  6.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  7.  Ebazpena, Alkatetzaren erabakiz emana, eta hiletak edo omenaldi zibilaren lekua, data eta ordua zehaztuz.
  8.  Jakinarazpena interesdunari.

Prezioa

Ordentza fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 5 egun. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Heriotza-ziurtagiria

Eskariek jaso beharrekoak:
  • a) Baimena eskatzen duen pertsonaren izena, abizenak, helbidea, identifikazioa eta telefonoa.
  • b) Hildakoaren izen-abizenak.
  • c) Agur edo omenaldi zibila zer egun, ordu eta lekutan egin nahi den.
  • d) Eskaeraren lekua eta data.
  • e) Eskatzailearen sinadura, edo haren nahia benetakoa dela egiaztatuko duen edozein bitarteko.
  • f) Ekitaldiaren deskribapen laburra, eta beharko den materiala (argindarra, megafonia, mahaiak, aulkiak, etab.).
  • g) Ekitaldiak zenbait iraungo duen.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

  • Heriotza ziurtagiria
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3.  Autolikidazioa HAZen.
  4.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  6.  Ebazpena, Alkatetzaren erabakiz emana, eta hiletak edo omenaldi zibilaren lekua, data eta ordua zehaztuz.
  7.  Jakinarazpena interesdunari.

Oharrak

Oro har, Santurtziko udalerrian, halako ekitaldiak astelehenetik igandera egin daitezke honako eraikin publiko hauetan, ez badaude beste erabileraren baterako erreserbaturik:
  • Kresala aretoa: 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:30era.
  • Hilerriko beilatokia: 9:00etatik 19:00etara.
Ez dago hileta zibilik egiterik gorpua bertan dela, salbuespenik gabe. Izatekotan ere, errauts-kutxatilak edo -anforak bertan direla egin daitezke.

Ekitaldiak ezin du denera bi ordu baino gehiago iraun.

Senideek edo hurbilekoek lokala modu bereziren batean apaindu edo egokitu nahi badute, edo zerbitzu osagarriak jarri, hala jakinarazi beharko diote Udalari eskaeran. Apaindurak lekuaren harmonia eta berezitasunak errespetatu beharko ditu beti, eta horretarako egiten diren gastuak eskatzailearen gain joango dira, beharrezko gertatzen den lokal-garbiketa barne.

Santurtziko Udalak eskatzaileen esku jarriko ditu ekitaldia egiteko eskatzen diren bitarteko osagarriak, betiere lokalak edo egoitzak dituen bitartekoekin hori posible bada.

Data, ordua eta lekua jartzean, ahal den neurrian, aintzat hartuko da eskatzaile bakoitzak adierazitako lehentasun-hurrenkera. Eskaeretan adierazitako ordua eta lekua ukatu ahal izango da egoitzaren erabileraren ondoriozko beste inguruabarren bat gertatzen bada. Kasu horretan, ebazpenak ondo arrazoitua izan beharko du, eta eskatzaileei kontsultatu beharko zaie eskaeratik egiten den aldaketa.