Informazio-, balioespen-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Zerbitzuaren helburu nagusia da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema eskuragarri izateko aukera informazioarekin erraztea eta, hala badagokio, beste arretasistema batzuetara bidaltzea.
Zerbitzua Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dute, eta honako funtzio hauek ditu:
  • Pertsonei Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazioei buruzko informazioa ematea: zer premia eta egoerari erantzuten dieten, nori zuzenduta dauden, lortzeko baldintzak eta prozedurak, hala badagokio, aplikatutako prezio publikoa, eskubideak eta betebeharrak eta beste edozein informazio baliagarri.
  • Lehen ebaluazio orokor baten bidez premiak balioestea eta, hala badagokio, Mendetasuna, Ezgaitasuna, Bazterkeria eta Babesgabetasuna Balioesteko eta Diagnostikatzeko Zerbitzuari adituen balioespen bat eskatzea.
  • Balioespenean oinarrituta jarraipena behar duen esku-hartze bat beharrezkotzat hartzen den kasuetan, pertsonek gizarte-premiei dagokienez duten egoeraren diagnostikoa egitea. Ahal den neurrian, interesdunek eta horien babes-sareek parte hartzea komeni da.
  • Pertsona edo pertsonak prestazio ekonomikorik edo zerbitzurik egokienera bideratzea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan pertsona horien premiei erantzuteko eta, bidezkoa izanez gero, beste arretasistema batzuen sistemetara bidaltzeko.
  • Diagnostikoa kontuan hartuta komeni denean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak aplikatzeko moduko arreta pertsonalizatuko plan bat lantzea, erabiltzailearen parte-hartzearekin.
  • Arreta pertsonalizatuko planaren kudeaketa bere gain hartzea eta, ildo horretan, kasuko erreferentziazko profesionala izatea, inplikatutako beste sistema eta agente batzuekin koordinatzea eta horien jarraipena eta aldizkako ebaluazioa egitea.
  • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak lortzeko aukera antolatzera bideratutako izapidetze-, kudeaketa- eta koordinazio-funtzio guztiak egitea.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Telefonoz: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako. 944205800 beste deietarako.
  • E-posta bidez: sac@santurtzi.eus
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
Argibideak prozeduraz:
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3. Hitzordua gizarte-langilearekin.
  4. Espedientea Gizarte Ekintzako Sailari bidaltzea.
  5. Zerbitzua eman.
Beste argibide batzuk:
  • Zerbitzuen berri emango da.
  • Gizarte-langilearkin emango zaio hitzordua, HAZeko eskumenak gaindituz gero.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Aurkeztu beharreko agiriak

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Oharrak

Gizarte-langile batek hartuko du pertsona eta ondokoak egingo ditu:
  • Diagnostikoa, eta horrela, balorazioaren ondorioz zehaztuko dra zein egoeratan behar duen segimendua.
  • Orientazioa eta sozialki laguntzea, eta horreka, diagnostikoak baieztatzen duen egoeretan segimendua behar duten esku-hartzeak planteatuko dira, eta horrela, Arreta-plan pertsonalizatua egingo da.