Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko behin-behineko txartela

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Behin-behineko txartela salbuespen-kasuetan emango da, arrazoi humanitarioei erreparatuta. Mugikortasun urria duten pertsonei emango zaie, egoera horren irizpen ofizialik jaso ez badute ere, betiere frogatu ahal bada gaixotasun edo patologia larriren baten ondorioz bizi-itxaropena nabarmen murriztu dela euren adinerako eta bestelako ezaugarri pertsonaletarako normaltzat jotzen dena aintzat hartuta, eta aparkatzeko txartelaren ohiko eskaera garaiz izapidetzeko aukerarik ez dagoela aurreikusten denean.

Nork eskatu ahal du?

Eskaria aurkezteko unean Santurtzin erroldatuta dagoen edozein pertsonak, edo horren ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Eskariaren analisi teknikoa
  6.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  7.  Ebazpena, Alkatetzaren dekretu bidez emana.
  8.  Jakinarazpena.
  9.  Obrak eta Zerbitzuen arloak txartela egin.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskari-orri espezifikoa, 50/2016 DEKRETUAren IV. Eranskinean dagoene ereduarekin bat egiten duena, martxoaren 22koa, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela.
  • Eskatzailearen NANa, edo bestela, ordezkariarena.
  • Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko eskumeneko medikuek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Eskumena duen osasun zerbitzuko ikuskatzailetzak baliozkotu beharko du, eskatzailearen bizilekuari erreparatuta.
  • Karnetaren tamainako bi argazki.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Argazkia

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  4.  Eskariaren analisi teknikoa
  5.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  6.  Ebazpena, Alkatetzaren dekretu bidez emana.
  7.  Jakinarazpena.
  8.  Txartela egin.

Oharrak

Behin-behineko txartelak urtebeteko balioa izango du, beste urtebete luzatzeko aukerarekin.

Titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan bera doanean bakarrik erabili ahal izango da txartela.

Ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik.