Ezkontza zibila udaletxean

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udaletxean ezkontza zibila ospatzea, alkateak edo bera ordezkatzen duen zinegotziak bikotea ezkontuz.

Nork eskatu ahal du?

Ezkontietako edonork, edo bestela, legezko ordezkariak. Ondoko betekizunak izan behar ditu kontuan:
  • Udaletxean data eta ordua adostu
  • Ezkondu baino bi urte lehenagotik, gutxienez ezkontideetako batek Santurtzin erroldatuta egon behar dju.
  • Bestela, eskaria onartuko da, baldin eta lehenago erroldatuta egon balitz.

¿Noiz eskatu daiteke?

Ezkondu baino hilabete lehenago, betiere aldez aurretik eguna eta ordua hitzartuta badaude.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eguna eta ordua hartu ezkontza egiteko, Alkatetzak ezkontza zibilak egiteko duen agendaren arabera.
  2. Ezkontideek espedientea izapidetu Bake Epaitegian.
  3. Sarrera-erregistroan dokumentazioa aurkeztu, eskaneatuta, ezkontzarako jarritako eguna baino hilabete lehenago.
  4. Alkatetzara bidali.
  5. Ezkontza egin eta aktaren hiru ale sinatu.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-dokumentua (NAN, CIF, NIE).
  • Lekuko gisa arituko diren pertsona adinez nagusien identifikazio-dokumentua. Horiek ospakizunean sinatu beharko dute.
  • Bake Epaitegiak izapidetutako espedientea, ezkontideen helbidea duena, aldeko sinadura automatikoa duela.

Ardura daukan unitatea

Alkatetza - Alkatetza

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Erregistro Zibilaren autoa

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eguna eta ordua hartu ezkontza egiteko, Alkatetzak ezkontza zibilak egiteko duen agendaren arabera.
  2. Ezkontideek espedientea izapidetu Bake Epaitegian.
  3. sarrera-erregistroan dokumentazioa aurkeztu, eskaneatuta, ezkontzarako jarritako eguna baino hilabete lehenago.
  4. Alkatetzara bidali.
  5. Ezkontza egin eta aktaren hiru ale sinatu.

Oharrak

Interesdunek Bake Epaitegian agertu beharko dute ezkontza-espedientea izapidetzeko.
Ezkontzak ostiraletan eta hilabete bakoitzeko lehen larunbatean egingo dira, ez bada hori eragozten duen jaiegun edo ezohiko inguruabarrik, 11:00etatik 14:00etara bitartean.