Salaketa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Santurtziko Udalari neurriak hartzeko prozedura administratibo bat ofizioz hastea justifika dezakeen gertakari jakin baten berri ematea da; gertakari hori zehagarria izan daiteke edo ez.

Salaketak, justifikatuta badago, espedientea irekitzea eragin dezake.

Nork eskatu ahal du?

Udalak edo Udalaren ordezkariak neurriak hartu beharra eskatzen duen gertakariren baten berri duen edonork.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Izapidetzeko ardura duen arlora bidali
  5. Anailis teknikoa.
  6. Ofizioz, prozedura administratiboa hasteko erabakia, hala badagoko.
  7. Prozedura hasi izanaren jaknarazpena salatzaileari.
  8. Prozedura izapidetu eta ebatzi, hala badagokio.
  9. Ebazpenaren jakinarazpena salatzaileari.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Gaiaren konplexutasunaren arabera 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, salaketa aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

    • Eskatzailearen identifikazio-agiria (NAN, IFK, AIZ).
    • Administrazioari helarazteko gertakarien azalpena. Gertakari horiek arau-hauste administratiboak izan badaitezke, noiz gertatu diren eta, ahal izanez gero, nork egin dituen azaldu behar da.
    • Aukeran, salatutako gertakariak egiaztatzen dituzten agiriak (argazkiak, kartelak, zarataren neurketak…).

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Udala - Saila guztiak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Egiaztagiria
  • Argazkia

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Izapidetzeko ardura duen arlora bidali
  4. Anailis teknikoa.
  5. Ofizioz, prozedura administratiboa hasteko erabakia, hala badagoko.
  6. Prozedura hasi izanaren jaknarazpena salatzaileari.
  7. Prozedura izapidetu eta ebatzi, hala badagokio.
  8. Ebazpenaren jakinarazpena salatzaileari.

Oharrak

Askotariko gaien gaineko salaketak jar daitezke: establezimenduen ordutegiak, obrak eta hirigintza, zirkulazioa, herritarren segurtasuna, ingurumena eta osasuna, zakurrak, hondakinak eta abar.

Partikularrek emandako informazioren baten ondorioz udal-erroldan ofizioz baja-espediente bat egiten bada, informazio hori salaketatzat hartu behar da.

Salaketa aurkezte hutsak ez du esan nahi salatzailea prozeduran interesduna denik.