Lokalak garajetarako egokitzeko lizentzia/pasabideak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Bi aukera daude:
  1. Lokala ibilgailuak aparkatzeko moldatzea eskatzea, pasabidea jartzeko. Lokalak gutxienez 60 metro karratuko azalera eta gutxienez 3 eta gehienez 5 automobilentzako lekua eduki behar du (pasabidea).
  2. Jarduteko baimena duten jardueren ordutegiaren mendeko pasabidea eskatzea.

Nork eskatu ahal du?

Esisten Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Pasabidea eskatu nahi denean.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Eskaria erregistratzea, dokumentazioa eskaneatuta.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Zuzentzea eskatzea (10 egun baliodun).
  4.  Izapidetzeko erantzukizuna duen atal edo sailari bidaltzea.
  5.  Ogasun eta Ekonomia Sustapen Sailari aurkeztea (lokalaren datuak eta ibilgailuen zergak ezagutzeko eta titularrak zerga-betekizun guztiak egunean dauzkan jakiteko).
  6.  Ikuskatzea.
  7.  Eskariaren analisi teknikoa egitea.
  8.  Instantzia teknikoari zuzentzea eskatzea.
  9.  Txosten tekniko eta juridikoak egitea.
  10.  Pasabideak arautzen dituen Ordenantzaren babesean garaje txiki baten (G2) jarduera martxan jarri delako berri ematea.
  11.  Eskumena duen organoak erabakia hartzea. Zinegotzi eskuordetua.
  12.  Pertsona interesduna jakinaren gainean jartzea.
  13.  Ogasun eta Ekonomia Sustapen Saila jakinaren gainean jartzea, tasak kobratu ditzan.
  14.  Obra eta Zerbitzu Saila jakinaren gainean jartzea (plaka berria eta bide-seinaleak jartzeko eta, hala badagokio, espaloia beheratzeko).
  15.  Udaltzaingoa jakinaren gainean jartzea.

Prezioa

Ordenantza fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Pasabidea

    • Teknikari eskudunak sinaturiko memoria. Hona hemen memoriaren nahitaezko edukia:
    • a) Pasabidea jartzeko baimen-eskariari dagokion finkaren identifikazioa.
    • b) Lokalean egongo diren ibilgailuen zenbakia, matrikula eta ezaugarriak; ibilgailu horiek trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga Santurtziko udalerrian ordaindu beharko dute.
    • c) Plano edo krokis kotatua, honako hauek adierazten dituena: lokalaren neurriak, erabiliko den jabari eta erabilera publikoko espaloi edo espazioaren zabalera eta eskatutako pasabidearen zabalera. Krokisean zehaztu behar da ibilgailuak non egongo diren. Alde horretatik, aparkaleku-plaza bakoitzak gutxienez 20 metro karratu eduki behar ditu lokaleko azalera erabilgarrian.
    • d) Lokalaren argazkiak (barrualdea eta kanpoaldea).
    • e) Okupazioa legezkoa dela egiaztatzen duen tituluaren kopia.
    • f) Aurretiazko jakinarazpena behar duten obra eta jarduerak arautzen dituen Santurtziko Ordenantzaren II. eranskineko 2. eredua. Jarduera ireki edo hasi aurreko jakinarazpena. (Horrelako jakinarazpenik ez duenean.)
    • g) Aurretiazko jakinarazpena behar duten obra eta jarduerak arautzen dituen Santurtziko Ordenantzaren II. eranskineko 5. eredua. Teknikari eskudunaren erantzukizunpeko adierazpena. (Jarduera hasteko jakinarazpenik ez duenean.) 
    • Formatu elektronikoan aurkeztu behar da (PDF eta GIS).
  2. Ordutegi baten mendeko pasabidea
  • Premia justifikatzen duen agiria eta jardueraren ordutegia. 
  • Eskatutako pasabidearen kokagunearen argazkia (barrualdea eta kanpoaldea) eta krokisa.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Egiaztagiria
  • Argazkia

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Erregistratzea.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Eskumena duen sailari bidaltzea.
  4.  Txosten tekniko eta juridikoak egitea.
  5.  Pasabideak arautzen dituen udal-ordenantzaren babesean garaje txiki baten (G2) jarduera martxan jarri delako berri ematea.
  6.  Zinegotzi eskuordetuak erabakia hartzea.
  7.  Pertsona interesduna jakinaren gainean jartzea.

Oharrak

Obrak egin behar izanez gero, aurrez dagokien lizentzia edo obrak hasi aurreko jakinarazpena bideratu behar da (ikusi izapidea).

Orokorrean, pasabide sinpleak gehienez 3,5 metro izango ditu (pasabideak arautzen dituen Ordenantzaren 13. artikulua).

Pasabide-baimena eskualda daiteke G2 garajearen jarduerarekin zerikusia badu eta, betiere, jardueraren titulartasuna aldatzen bada eta jarduera hasi aurreko jakinarazpenean adierazitako baldintzei eusten bazaie (pasabideak arautzen dituen Ordenantzaren 13. artikulua).

Pasabide-baimenaren titularrak pasabideak arautzen dituen Ordenantzaren 17. artikulutik 19. artikulura ezarritako eskubide eta betekizunak ditu.

Jardueren pasabideak onartzeko ezinbestekoa da dagokien lizentzia edo jakinarazpena indarrean egotea.

Pasabide-baimena pasabideak arautzen dituen Ordenantzaren 24. artikuluan adierazitako arrazoiengatik baliogabetu daiteke.