Zergen titularra aldatzeko eskaria (beste jabe batzuk edo transferentzia)

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Higiezin bati dagozkion tasa eta zergen titulartasun-aldaketak, haren transmisioa gertatzen denean edota titularkidetasuna gertatzean, ordainagirietan titulartasuna aldatu nahi denean.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Eskaria eta aurkeztutako dokumentuak jaso, egiaztatu eta erregistratu
  2. Eskatzaileari zigilua duen kopia eman, frogagiri gisa.
  3. Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali, horren kudeaketa egiteko.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Berehala.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Interesdunaren edo ordezkariaren NANa edo IFKa, edo horien ordezko beste dokumentu bat.
  • Higiezinaren jabetza-eskriturak, edota beste edozein dokumentu publiko higiezinaren titulartasuna egiaztatzen duena.
Titularkidetasun kasuetan aldaketa-eskaria zergadun guztiek sinatu beharko dute.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Egiaztagiria
  • Jabetza eskritura

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaria eta aurkeztutako dokumentuak jaso, egiaztatu eta erregistratu
  2. Eskatzaileari zigilua duen kopia eman, frogagiri gisa.
  3. Ogasun Arlora bidali.
  4. Hondakin, ur, ibilgailu sarrera eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tasen titulartasun-aldaketa egin, horietako bakoitzari dagokion erroldan.

Oharrak

Titularkidetasunaren kasuan aldaketak ondorioak izango ditu aldaketa-eskariaren hurrengo epealdian:
  • Ibilgailu sarreraren kasuan eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hurrengo urtean.
  • Hondakinen kasuan, aldaketa-eskariaren ondorengo epealdia hurrengo seihilekoa izango da.
  • Uraren kasuan, aldaketa-eskariaren ondorengo epealdia hurrengo lauhilekoa izango da.