Europar Batasuneko edo pareko herritartasuna (ez ENSARP) duten pertsonen erroldako inskripzioa berrestea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Pertsona hauek bizileku bera izaten jarraituko dutela berrestea: Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoaren gaineko akordioaren parte diren estatuetako (Islandia, Liechtenstein, Norvegia) herritartasuna duten atzerritarrak, erkidegoko araubideko bizileku-txartela duten atzerritarrak (erkidegoko biztanleen senideak) eta iraunaldi luzeko bizileku-baimena duten atzerritarrak.

Nork eskatu ahal du?

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoaren gaineko akordioaren parte diren estatuetako (Islandia, Liechtenstein, Norvegia) herritartasuna duten atzerritarrak, erkidegoko araubideko bizileku-txartela duten atzerritarrak (erkidegoko biztanleen senideak) eta iraunaldi luzeko bizileku-baimena duten atzerritarrak.

¿Noiz eskatu daiteke?

  • Erroldako azken inskripzioak bi urte baino gehiago dituenean, erroldatua Atzerritarren Erregistro Nagusian erregistratuta ez badago.
  • Erroldako azken inskripzioak bost urte baino gehiago dituenean, erroldatua Atzerritarren Erregistro Nagusian duela bost urte baino gehiago erregistratuta badago edo bizileku-baimena iraungi bazaio.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Aurre-abisua bidali behari dio Udalak, baieztatzeko muga-eguna izan baino lehen.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Berehala. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Erroldan inskribatu izanaren baieztapen pertsonala.
  • Dagozkien pertsonen identifikazio-agiria (AIZ, jatorrizko herrialdeko egiaztagiria, pasaportea).
  • Adinez txikiak: berrespena babesa edo zaintza duten gurasoek egin behar dute. Familia-liburua edo, adingabea tutoretzan, harreran eta antzeko egoeraren batean badago, ebazpen judizialaren kopia.
  • Legezko edo borondatezko ordezkari gisa jardunez gero, berrespena eredu normalizatuaren araberakoa izango da (ordezkariak berrestea) eta ordezkariaren eta ordezkatzen duen pertsonaren identifikazio-agiriak aurkeztuko dira.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza eta Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Familia-liburua
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaria erregistratu eta izapideari hasiera eman, dokumentazioa eskaneatuta.
  2. Aurkeztutako dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Nortasuna, ordezkaritza eta udalerrian benetan bizi dela egiaztatzeko dokumentuak aurkezten direnean, besterik gabe berretsiko dira erroldako datuak.
  4. Helbide- edo datu pertsonalen aldaketa izanez gero, beharrezko aldaketak egingo dira.
  5. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  6. Izapidetzeko ardura duen atalera bidali.
  7. Bizitokia ezin balitz egiaztatau, bidegabeko instrikzioagatiko baja-izapideari emango zaio hasiera, interesdunari jakinaraziz ezagun den azken bizitokian. Horrek 15 egun baino lehen alegazioak aurkeztu ahalko ditu, baja-prozedura ebatzi arte aurrera doan bitartean.

Oharrak

Udal errolda udalerriko bizilagun guztiak jasotzen dituen administrazio-erregistroa da. Espainian bizi den pertsona orok gutxienez urtean 6 hilabetez non eman, eta udalerri horretako erroldan inskribatu behar du bere burua. Udalerri bakar bateko auzotarra baino ezin da izan.