Ondasun higiezinen gaineko zerga: ondasun higiezinen titularrei laguntza ekonomikoa emateko eskaria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Diru-laguntzak ematen zaizkie, beren ohiko etxebizitzari dagokion ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko, eskatutako baldintzak betetzen dituzten bizikidetza-unitateetako kide diren titularrei.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak, baldin eta ondoko betekizunak betetzen baditu:
  • a) Eskaera egiten den unean zein zerga sorrarazten den unean laguntza eskatzen den higiezinean erroldatuta daudenek, baldin eta hori beren ohiko etxebizitza bada.
  • b) Laguntza eskatzen den higiezinaren subjektu pasiboak direnek.
  • c) Laguntza eskatzen den higiezinaren katastro-balio metatuak (etxebizitza eta, hala badagokio, eranskinak) 107.000,00 euro edo gutxiago izan behar du, haren katastro-balioa ez bada berrikusi, eta 250.000,00 euro edo gutxiago, katastro-balioak berrikusi badira.
  • d) Familia-unitateko kideek ezin dituzte gainditu baremoan jasotako gehieneko baliabide ekonomikoak —baliabide horiek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) azken aitorpenaren bidez egiaztatzen dira—.
  • e) Santurtziko Udalari eta haren erakunde autonomoei ordura arteko ordainketa guztiak egin dizkietenek.

¿Noiz eskatu daiteke?

  • Eskariak aurkezteko epea urte bakoitzeko urriaren 1etik 31ra bitartekoa izango da.
  • Eskariak uztailaren 1etik aurrera onartuko dira.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  5. Jasotako informazioa egiaztatu.
  6. Txosten teknikoak.
  7. Ogasuna eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren ebazpena (abenduaren 15a baino lehen).gin
  8. Udalaren web-gunean argitaratu
  9. Ordainketa (abenduaren 31a baino lehen).

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun. 

Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Ordainagiriaren titularraren NANa
  • Santurtzitik kanpo dauden ondasun higiezinen eta haien titulartasunaren ehunekoaren erantzukizunpeko adierazpena.
  • Etxebizitza antolamenduz kanpo egongo balitz, berariaz adierazi behar da ohiko etxebizitza antolamenduz kanpo dagoela.
  • Laguntza ordaindu behar den bankuko kontu-zenbakiaren egiaztapena —laguntza eskatzen duenak izan behar du kontu horren titularra—.
  • Udalaren esku dauden datuak Administrazioak egiaztatuko ditu, eta ez da datu horiek ekarri beharrik izango, hala nola errolda, zerga-egoera…
  • Interesdunak ez badu instantzian baimena ematen Santurtziko Udalak izapide hori egiteko behar duen informazioa eskuratu dezan beste administrazio publiko batzuetatik, dokumentu hauek ere aurkeztu beharko ditu:
    • Baremo ekonomikoan adierazitako egoera ekonomikoen egiaztapena, hala nola hauena, edo behar liratekeen beste batzuena:
      • Familia-unitatea osatzen dutenen azken ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren Aitorpenaren fotokopia, edo, halakorik ezean, aitorpen hori egin ez izanaren ziurtagiria.          
      • Langabezian egonez gero, Gizarte Segurantzako “lan-bizitza”, eta prestaziorik ez jasotzearen ziurtagiria, Lanbidek ematen duena.
      • Diru-sarrerak bermatzeko errenta edo antzeko laguntzaren bat jasoz gero, laguntza horiek jasotzearen ziurtagiria.
      • Pentsio edo prestazioren bat jasoz gero, Gizarte Segurantzak edo enplegu-zerbitzuak igorritako ziurtagiria.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Lan-egoeraren frogagiria
  • Egiaztagiria
  • Gizarte Segurantza ziurtagiria
  • Ardura adierazpena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  4.  Jasotako informazioa egiaztatu.
  5.  Txosten teknikoak.
  6.  Ogasuna eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren ebazpena (abenduaren 15a baino lehen).
  7.  Udalaren web-gunean argitaratu.
  8.  Ordainketa (abenduaren 31a baino lehen).