Emakume eta berdintasun-zerbitzuko diru-laguntzak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Santurtziko emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta emakumeak  prestatzeko eta informatzeko helburuz egiten diren sustapen-, aholkularitza- eta informazio-jarduerak antolatzen laguntzeko diru-laguntzak. Honelakoak izan behar dute jarduerek:
  • Gai pedagogikoak, sozialak, lanekoak, kulturakoak edo aisialdiari buruzkoak jorratzeko ekintzak, edo aukera-berdinatasunaren garrantziaz jabetzeko ekintzak, oro har.
  • Ahalik eta pertsona interesatu gehienek parte har dezaketen ordutegietan egitea.
  • Emakumeek kultura-, prestakuntza-, hezkuntza- edota aisialdi-ekitaldietan parte hartzea sustatzen badute
  • Emakume-berdintasunaren aldeko elkarte eta erakudendeei ekintza horien berri ematea: jarduera-mota, tokia, data, ordua...
  • Ez jasotzea bestelako diru-laguntzarik Udalaren beste arloren batetik (edo erakunde autonomiadunetatik) helburu bererako.

Nork eskatu ahal du?

Pertsona fisikoek edo juridikoek, bai eta Udal Elkarteen Erregistroan izena emanda dauden emakume-elkarteek edota erakundeek, eta ekintzak ondo antolatzea bermatzen dutenak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Eskariak aurkezteko epea urteroko deialdia argitara eman eta hilabetera artekoa izango da.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Emakume eta Berdintasun zerbitzura bidali.
  5. Eskaeraren azterketa teknikoa: Emakumearen Zerbitzuak araudiaren barruan eta diru-laguntza portzentaia egokian emateko interesgarri irizten zaizkion sustapen-, aholku-, prestakuntza- eta informazio-programa edo jarduerak hartuko ditu hautaketa- eta balorazio-irizpide gisa. Horretarako honako hau hartuko du kontuan:
    • a) Aurkeztutako programa edo jardueraren berezko kalitatea.
    • b) Urteko programazio osoa osatzen duten jarduerak, eta ez unez uneko jarduera zehatzak.
    • c) Saioetan parte hartzen duten emakumeen kopurua.
    • d) Elkarteak, erakundeak edo kolektiboak horrelako ekimenetan aurreko urteetan izandako esperientzia, historiala eta aurrekariak, bai eta horietan izandako parte-hartze maila ere.
    • e) Programaren garapena Euskal Autonomi Erkidegoaren bi hizkuntza ofizialetan.
    • f) Gauzatu beharreko jarduerez gainerako emakume-erakundeei, elkarteei eta kolektiboei egindako zabalpena.
    • g) Programak(ek), kanpainak(ek) eta mezuak(ek) urtean edo ikasturtean lantzen diharduten kanpaina edo mezu globalekin duten kohesio-maila.
    • h) Elkarte bizieran emakume eta gizonen arteko berdintasun aukerak zuzenean edo zeharka sustatzen dituzten ekintza edo proiektuak.
  6. Zuzentzeko eskaera egin, analisi teknikoak eskatuta.
  7. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  8. Tokiko Goberbu-batzarraren ebazpena.
  9. Jakinarazpena interesdunei.
  10. Diru-laguntza ordaindu.
  11. Diru-laguntzaren justifikazioa.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 6 hilabete, deialdia argitara ematen den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskatzailearen nortasun-agiria.
  • Antolatu nahi diren jardueren egitarau zehatza, ondokoak zehaztuz gutxienez:
    • Jarduearren deskribapena, aurrekontua (diru-sarrerak eta irteerak), data, tokia eta garapena.
    • Antolatzaileak erabiliko dituen giza balibide eta baliabide materialak.
    • Zenbat diru eskatzen duen laguntza gisa.
    • Antolatzen duen elkartearen kontu-zenbakiaren banku-ziurtagiria, diru-laguntza bertan jasotzeko.
    • Ekintza ebaluazteko sistemaren ebaluazioa.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Berdintasuna

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Emakume eta Berdintasun zerbitzura bidali.
  4.  Eskariaren analisi teknikoa.
  5.  Zuzentzeko eskaera egin, analisi teknikoak eskatuta.
  6.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  7.  Tokiko Goberbu-batzarraren ebazpena.
  8.  Jakinarazpena interesdunei.
  9.  Diru-laguntza ordaindu.
  10.  Diru-laguntzaren justifikazioa.