Alta erroldan jaiotza dela-eta

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Biztanleen erroldan pertsona bat inskribatzeko eskaria, bizitokia eta ohiko bizilekua egiaztatzeko eta horrela auzotasuna eskuratzeko, bere jaiotza dela-eta.
Alta eskatu ahal izateko, adinez txikia ezin izan da lehenago beste udalerri batean erroldatuta egon.

Nork eskatu ahal du?

Jaioberriaren zaintza duen aitak edo amak, edo bestela, legezko ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Jaiotza izan eta urtebeteko epean.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Jaso aurkeztutako dokumentazioa, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Datuak zuzenak badira, sartu biztanleen erroldaren aplikazioan.
  3. Bidali dokumentazioa Idazkaritza Arlora (Estatitistika administrazio-unitatea).
  4. Komunikazio telematikoa Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) Santurtziko Udalaren izenean.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Berehala. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, erroldatua izango da udalerrian, jaiotza izan zen datatik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Biztanldeen erroldan inskribatzeko orria beteta eta eskatzaileak sinatuta.
  • Eskatzailearen identifikazio-agiria, salbu eta hori berritzen ari dela egiaztatzen duen agiria aurkezten badu: NAN, atzerritarraren identifikazio-zenbaki (AIZ edo NIE), pasaportea eta, europar atzerritarren kasuan Atzerritarren Erregistro Nagusiaren agiria.
  • Familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria. Gurasoetako bakar batekin inskribatu nahi izanez gero, adinez txikiaren zaintza esklusiboa epai bidez egiaztatu beharko da, edo bestela, adinez txikiaren zaintza dutenen idatzizko baimena (ikusi inprimakia) edo erantzukizunpeko adierazpena (ikusi inprimakia).
  • Ordezkari gisa arituz gero, ordezkapen idatzia eta aurkezten duenaren identifikazio-agiria.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza eta Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Familia-liburua
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaria erregistratu eta izapideari hasiera eman, dokumentazioa eskaneatuta.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Nortasuna, ordezkaritza eta udalerrian benetan bizi dela egiaztatzeko dokumentuak aurkezten direnean, besterik gabe egingo da inskripzioa eta datuak erroldaren aplikazio informatikoan sartuko dira jaiotza-datatik aurrera.
  4. Aurkeztutako dokumentazioan erroreak edo omisioak daudenean, edo emandako datuen benetakotasuna egiaztatu beharra dagoenean, Udalak datuak egiaztatzeko beharrezko tramiteak egingo ditu (Udaltzaingoaren txostena, udal datu-baseak, interesdunari dokumentazioa eskatzea, e.a.)
  5. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  6. Betebeharren bat bete ezean, erroldan alta ematea ezesten duen ebazpen arrazoitua emango da, interesdunari jakinaraziz. Bestela, inskripzioa egingo da eta datuak erroldaren aplikazio informatikoan sartuko dira jaiotza-datatik aurrera.

Oharrak

  • Udal errolda udalerriko bizilagun guztiak jasotzen dituen administrazio-erregistroa da. Espainian bizi den pertsona orok gutxienez urtean 6 hilabetez non eman, eta udalerri horretako erroldan inskribatu behar du bere burua. Udalerri bakar bateko auzotarra baino ezin da izan.
  • Udal erroldako datuak beste administrazio-publiko batzuei emango zaizkie, horiek eskatuz gero eta interesatuak aurretiaz baimendu beharrik izan gabe, baldin eta datu horiek beren eskumenak burutzeko beharrezko badira, eta bizilekuaren berri izatea esanguratsua bada horretarako. Horretaz gain, estatistika-sekretupean mantenduko diren estatistika ofizialak egiteko ere erabil daitezke, maiatzaren 9ko 12/1989 Legeak, Estatistika Funtzio Publikoari buruzkoa, eta gai horretan eskumena duten Autonomia-erkidegoen estatistika-legeetan ezarritakoaren arabera.
  • Emantzipatu gabeko adinez txikiek beren zaintza duten gurasoen auzotasun bera izango dute, edo bestela, bere lege-ordezkariena, baldin eta beste udalerri edo bizileku batean bizitzeko horien idatzizko baimena ez badago.
Adinez txikien alta-eskari guztiak egiaztatuko dira, baldin eta aitaren edo amaren bizilekuan ez den beste baterakoa bada, bi gurasoen baimena izanda ere.

Baliteke informazio hau ere zure interesekoa izatea: