Gizarte-Ongizateko Fondoko pentsioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Aldizkako prestazio ekonomikoa da, gizarte zerbitzuen osagarria, adina edo ezintasuna dela eta oinarrizko beharrizanak asetzeko ez lanik egin ez sarrerarik lortu ezin duten pertsonei ematen zaiena.

Prestazio pertsonal eta transferiezina da; jangaietarako ematen da eta ezin da ez bahitu ez atxiki ez betebeharren berme gisa eman.

Bi daude:
  • Zahartasunekoa
  • Ezintasunekoa.
Bi mota daude:
  • Zaharokoa
  • Desgaitasunagatik jasotzen dena
2018an hileko pentsioaren zenbateko osoa 149,86€  da urtean, eta 14 ordainketa.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edozien pertsonak, edo bere ordezkariak, eta ondoko baldintzak betetzen dituena:
  • Santurtzin erroldatuta egotea.
  • 65 urte eginak izatea zahartzarorako pentsiorako.
  • Gaisorik egonez gero, 16 urte baino gehiago izatea, organo eskudunak minusbalioduntzat aintzatetsita edukitzea eta lane egiteko erabat ezindurik egotea.
  • Oinarrizko betebeharrak asetzeko ez berak ez familiak sarrera nahiko ez izatea.
Eskatzaileak bere beharrizanak asetzeko nahikoa sarrera ez duela ulertuko da egutegiko urtean beretzat jasotzen dituen sarreren zenbatekoa (errentak, ordainsariak, pentsioak edo dena delakoak) pentsio honen urteko zenbatekoa baino gutxiago bada (bizi den etxebizitzaren balioa ez da zenbatuko).

Eskatzailea famili unitate batea bizi bada, unitatearen per capita errenta prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino gutxiago izan behar da.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • E-posta bidez: sac@santurtzi.eus
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Gizarte-langilearen ebaluazioa
  6.  Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailera bidali.
  7.  Bizkaiko Foru Aldundiaren ebazpena (foru-agindua)
  8.  Jakinarazpena.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Gizarte ongizaterako funtseko pentsioaren eskaria (ikusi imprimakia)
  • Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak. 
  • Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera. 

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Familia-liburua
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Egiaztagiria
  • Datuen aldaketa bermatzen duen dokumentazioa
  • Ezkontza ziurtagiria
  • Minusbaliotasun ziurtagiria
  • Gizarte Segurantza ziurtagiria
  • Familia unitatearen egiaztatze dokumentua
  • Egoera sozialaren frogagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  4.  Gizarte-langilearen ebaluazioa.
  5.  Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailera bidali.
  6.  Bizkaiko Foru Aldundiaren ebazpena (foru-agindua).
  7.  Jakinarazpena.