Erabilera publikoko esparruetan terrazak jartzeko baimenaren titulartasuna aldatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Bide publikoan terraza jartzeko lizentziaren titulartasuna aldatzea, lehen emandako lizentziaren baldintza beretan.

Nork eskatu ahal du?

Establezimenduaren lizentziaren edo jarduera hasteko jakinarazpenaren titular den pertsona fisiko edo juridikoak edo haren ordezkaritza duenak.

¿Noiz eskatu daiteke?

  • Jardueraren titulartasunaren aldaketa izan eta bi hilabteko epean.
  • Epe horretan eskatu ezean, baimen berria eskatu beharko da.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Obrak eta Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Kontsultak beste erakunde, entitate edo sailetan eta bestelako egiaztatze-tramite batzuk: baimenaren titularitatea edo hasierako jakinarazpena  eta higiezinaren zenbaki finkoa.
  6.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  7.  Ebazpena, Obrak eta Zerbitzuen arloko zinegotziaren erabakiz emana.
  8.  Interesdunari, Udaltzaingoari eta Ogasun eta Ekonomiaren Sustapen arloari jakinarazi behar zaio, terraza jarrita udal-erabilera publikoko lurzorua okupatzearen tasa likidatzeko, baldin eta terraza erabilera publikoko eta titulartasun publikoko bidean instalatu bada.

Prezioa

Ordenantza fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Banku-kontuaren zenbakia
  • Ondoko etxebizitza eta lokalek baimena eman dutelako egiaztagiria, okupatu nahi den instalazioak zabalera handiagoa hartzen badu lokalarena berarena baino.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Egiaztagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Obrak eta Zerbitzuen arlora bidali
  4.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  5.  Ebazpena, Obrak eta Zerbitzuen arloko zinegotziaren erabakiz emana.
  6.  Interesdunari, Udaltzaingoari eta Ogasun eta Ekonomiaren Sustapen arloari jakinarazi behar zaio, terraza jarrita udal-erabilera publikoko lurzorua okupatzearen tasa likidatzeko, baldin eta terraza erabilera publikoko eta titulartasun publikoko bidean instalatu bada.

Oharrak

  • Ostalaritzako terrazak denboraldi jarraitu hauetarako baimenduko dira:
    • Urte osoko denboraldia: urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
    • Denboraldi luzea: apirilaren 15etik urriaren 15era
    • Udako denboraldia: ekainaren 1etik irailaren 30era.
    • Udako denboraldi laburra: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra.
  • Instalazioa jartzeko ordua: lanegunetan, 9:00ak, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00ak.
  • Jasotzeko ordua: 22:00ak, salbu ostiral, larunbat eta jai-bezperetan, egun horietan 24:00ak izango baitira azarotik maiatzera eta 1:00 maiatzetik urrira.
  • Bide publikotik kentzeko ordua: establezimendua itxi eta ordu erdira.
  • Instalazioaren titularra beharturik gelditzen da garbitasunaren, segurtasunaren eta apaingarrien aldetik ondo uztera, bai okupatzeko baimena ematen zaion lurzorua, bai instalazioa bera eta haren elementu osagarriak.
  • Instalazioaren titularrak ondo zainduko du gainerako bizilagunen lasaitasunerako eskubidea errespeta dadila, arreta berezia jarriz 23:00etatik aurrera.