Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: familia ugariagatiko hobari-eskaria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

% 50eko hobaria Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotan, 5 leku edo gehiagoko autoentzat, baldin eta autoaren titularra familiako kideren bat bada, eta familia hori familia ugaritzat jotzen bada indarrean dagoen legedian.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Noiznahi. Hala ere, hobariak eragina izan dezan uneko denboraldian, ordaintzeko borondatezko denboraldia (martxoaren 1etik apirilaren 30era) amaitu eta hilabeteko epean aurkeztu behar da, beranduenez, eskaera, betiere familia ugariaren titulua urtarrilaren 1a baino lehen jarri bada indarrean.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  5.  Txosten teknikoak.
  6.  Organo eskudunaren ebazpena.
  7.  Jakinarazpena interesdunari.
  8.  Ibilgailuen errolda eguneratu.
  9.  Ordainagiria ezestatu, hobaria duen ordainagiri berria egin edo itzulketa egin, dagokionaren arabera.

Prezioa

Zergaren %50eko hobaria.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 7 egun. 
Legezko gehienezko epea: 6 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  4.  Txosten teknikoak.
  5.  Ogasuna eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren ebazpena
  6.  Jakinarazpena interesdunari.
  7.  Ibilgailuen errolda eguneratu.
  8.  Ordainagiria ezestatu, hobaria duen ordainagiri berria egin edo itzulketa egin, dagokionaren arabera.

Oharrak

Hobariak uneko denboraldiari eragiten badio, hobaririk gabeko ordainagiria ezeztatu egingo da eta %50eko hobaria duen ordainagiri berria emango da.

Hobaria ezin zaio ibilgailu bati baino gehiagori aplikatu.