Alta biztanleen erroldan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal biztanleen erroldan pertsona bat inskribatzea, bizilekua eta ohiko egoitza frogatzeko eta auzotasuna lortzeko.

Nork eskatu ahal du?

Adinez nagusia den edozein pertsonak, edo adinez txikia baina legez emantzipatuak, edo bestela, legezko edota borondatezko ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Santurtzin ohiko eta egiazko bizilekua hasitako unean.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua.
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Gogoratu interesdunari gogoratu ordainagiriak helbideratzeko aukera duela (ura eta estolderia, hondakinak eta OHZ), bai eta egoiliar-txartela eskatzeko ere.
  2. Egiaztatu datu-basean etxebizitza nola dagoen (hutsik dagoen edo ez,...)
  3. Betekizun guztiak betez gero, sartu datuak biztanleen erroldaren aplikazio informatikoan eta erregistratu eskaria.
  4. Trafikoko Zuzendaritza Nagusian  aldaketak onartuz gero, jarri zigilua  zirkulazio-baimenaren fotokopiari, hari 60 eguneko balioa emanez, eta bidali dokumentazioa.
  5. Jaso, egiaztatu eta eskaneatu alta-eskaria eta gainerako dokumentazioa (garrantzizkoa AIZekin loturiko izapide eta egitekoetarako).
  6. Behin Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak bidali duenean, eman bizilekua eguneratua duen zirkulazio-baimena.
  7. Bidali Idazkaritzara (Estatistika administrazio-unitatea).

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Berehala 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, erroldatua izango da udalerrian, eskaria egin zen datatik hasita. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Biztanleen erroldan izena emateko eskaria, behar bezala betea eta eskarian agertzen diren pertsona guztiek edo, hala badagokie, haien legezko ordezkariak sinatua.
  • Dokumentazio PERTSONALA, jatorrizkoa eta indarrean dagoena, salbu berritzeko eskaria aurkezten bada:
    • Erroldatzen diren pertsona guztien identifikazio-agiria, salbu berritzeko eskaria aurkezten bada: NAN (14 urtetik gorakoentzat derrigorrezkoa da), AIZ, jatorrizko herrialdeko egiaztagiria, pasaportea eta, erkidegoko atzerritarra izanez gero, Atzerritarren Erregistro Nagusiko ziurtagiria.
    • Gurasoetako batekin bakarrik erroldatu nahi bada, adingabearen babesa eta zaintza egiaztatzeko aurkeztu behar da epaia edo, bestela, adingabearen babesa eta zaintza dutenen idatzizko baimena edo erantzukizunpeko adierazpena.
    • 14 urtetik beherakoak: familia-liburua edo, adingabea tutoretzan, harreran eta antzeko egoeraren batean badago, ebazpen judizialaren kopia.
    • Adindun ezgaituak: ordezkaritza egiaztatzen duen epai judiziala.
    • Ordezkari gisa jardunez gero: ordezkaritza-orria, behar bezala betea, eta ordezkariaren eta ordezkatzen duen pertsonaren identifikazio-agiriak.
  • ETXEBIZITZA HUTSIK badago (inor erroldatuta ez badago) aurkeztu beharreko agiriak
    • Eskritura, salerosketa-kontratu pribatua, Erregistroko oharra, Udalaren datu-baseak, testamentua, dohaintza (eskatzaileak Udalari katastroko datuak kontsultatzeko baimena eman diezaioke eskabidean bertan).
    • Eusko Jaurlaritzak ohiko bizileku gisa erabiltzeko erregistratutako errentamendu-kontratua eta azken ordainagiria.
    • Jabearen idatzizko baimena.
    • Etxebizitzako edozein hornigairen (argia, ura…) azken hiru hilabeteetako ordainagiriak.
    • Dibortzio- edo banantze-epaia edo etxebizitza erabiltzea eta lupertzea egokitzen dion neurriak onesteko akordioa, epaia irmoa delako eginbidearekin.
  • ETXEBIZITZAN NOR EDO NOR BIZI bada (nor edo nor erroldatuta badago) aurkeztu beharreko agiriak:
    • Helbide horretan erroldatuta dagoen eta etxebizitza benetan berea dela egiaztatzen duen tituluren bat duen (jabetza, alokairua…) adindu baten identifikazio-agiria eta baimena, eta jabearen baimena eta telefono-zenbakia.
  • ETXEBIZITZA KOLEKTIBOA bada (egoitzak, ostatuak…) aurkeztu beharreko agiriak: Zentroko zuzendariak sinaturiko baimena

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza eta Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Familia-liburua
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Bizilekuko dokumentua, Alokairu kontratua , Eskriturak, Hornidura agiriak, e.a.
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaria erregistratu eta izapideari hasiera eman, dokumentazioa eskaneatuta.
  2. Aurkeztutako dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Nortasuna, ordezkaritza eta udalerrian benetan bizi dela egiaztatzeko dokumentuak aurkezten direnean, besterik gabe egingo da inskripzioa eta datuak erroldaren aplikazio informatikoan sartuko dira jaiotza-datatik aurrera.
  4. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  5. Aurkeztutako dokumentazioan erroreak edo omisioak daudenean, edo emandako datuen benetakotasuna egiaztatu beharra dagoenean, Udalak datuak egiaztatzeko beharreko tramiteak egingo ditu (Udaltzaingoaren txostena, udal datu-baseak, interesdunari dokumentazioa eskatzea, e.a.)
  6. Betebeharren bat bete ezean, aurretiaz interesduna entzunda, erroldan alta ematea ezesten duen ebazpen arrazoitua emango da, interesdunari jakinaraziz.

Oharrak

Udal errolda udalerriko bizilagun guztiak jasotzen dituen administrazio-erregistroa da. Espainian bizi den pertsona orok gutxienez urtean 6 hilabetez non eman, eta udalerri horretako erroldan inskribatu behar du bere burua. Udalerri bakar bateko auzotarra baino ezin da izan.

Erroldan alta izateak ez dakar aldaketarik bizileku fiskalean, ezta gainerako administrazio publikoek kudeatutako datuetan ere (Gizarte-segurantzan, Bizkaiko Foru Aldundian, Trafiko Zuzendaritza Nagusian*...), beren-beregi Trafiko Zuzendaritza Nagusian eskatu ezean.

Udal erroldako datuak beste administrazio-publiko batzuei emango zaizkie, horiek eskatuz gero eta interesatuak aurretiaz baimendu beharrik izan gabe, baldin eta datu horiek beren eskumenak burutzeko beharrezko badira, eta bizilekuaren berri izatea esanguratsua bada horretarako. Horretaz gain, estatistika-sekretupean mantenduko diren estatistika ofizialak egiteko ere erabil daitezke, maiatzaren 9ko 12/1989 Legeak, Estatistika Funtzio Publikoari buruzkoa, eta gai horretan eskumena duten Autonomia-erkidegoen estatistika-legeetan ezarritakoaren arabera.

Emantzipatu gabeko adinez txikiek beren zaintza duten gurasoen auzotasun bera izango dute, edo bestela, bere lege-ordezkariena, baldin eta beste udalerri edo bizileku batean bizitzeko horien idatzizko baimena ez badago.

Adinez txikien alta-eskari guztiak egiaztatuko dira, baldin eta aitaren edo amaren bizilekuan ez den beste baterakoa bada, bi gurasoen baimena izanda ere.