Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarren errolda-inskrikzioa berritzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarrek errolda-inskrikzioa berritzea egiteko eskaria.

Nork eskatu ahal du?

Udal biztanleen erroldan egon eta Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarrek

¿Noiz eskatu daiteke?

Alta edo azken berritzea edo erroldako datuen aldaketa izan zenetik 2 urteko epea amaitu baino hiru hilabete lehenago.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua.
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Erregistratu eskaria
  2. Jaso, egiaztatu eta eskaneatu eskatzailearen datuak.
  3. Sartu datuak biztanleen erroldan.

Prezioa

Udalak kostea oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Berehala 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Errolda-inskrikzioa berrizteko eskaria.
  • Datuen jabearen identifikazio-agiria (atzerritarraren identifikazio-zenbakia, jatorrizko herrialdea egiaztatzen duen dokumentua edo pasaportea).
  • Adinez txikien ordezkaritza: gurasoak edo tutoreak egingo du berritzea. Familia-liburua edo epai judizialaren kopia gehituko dira.
  • Besteren ordez aritzekotan: ordezkapen idatzia eta ordezkari nahiz ordezkatuaren identifikazio-agiriak.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza eta Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Familia-liburua
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Bizilekuko dokumentua, Alokairu kontratua , Eskriturak, Hornidura agiriak, e.a.
  • Besteak
  • Berrikuntza eskaria (Inprimakiak: EX1 Titularra edo EX1R Adingabe Ordezkatua)

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaria erregistratu eta izapideari hasiera eman, dokumentazioa eskaneatuta.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Beharrezko dokumentuak aurkezten direnean, besterik gabe egingo da berritzea.
  4. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  5. Izapidea egiteko ardura duen arlora edo atalera bidali.
  6. Alta edo azken berritzea edo erroldako datuen aldaketatik hona bi urte pasatuta, eskariri egin ez badu, iraungitzeagatiko baja-izapideari eamango zaio hasiera, ezagutzen dugun azken helbidera bidaliz erabakia.

Oharrak

Udal errolda udalerriko bizilagun guztiak jasotzen dituen administrazio-erregistroa da. Espainian bizi den pertsona orok gutxienez urtean 6 hilabetez non eman, eta udalerri horretako erroldan inskribatu behar du bere burua. Udalerri bakar bateko auzotarra baino ezin da izan.

Udalak oro har interesdunari gogorarazteko abisua bidaltzen dio, gehienezko egiaztatze-data baino lehen.