Baja biztanleen Udal erroldan okerreko inskripzioa dela-eta

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal biztanleen erroldan baja ematea ohiko bizilekua ez duten baina Santurtzin erroldatuta dauden pertsonei, edozein pertsonak aurkeztutako salaketa dela-eta.

Nork eskatu ahal du?

Besteren bat dagoeneko ez dela Santurtzin bizi dakien edonork.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz, salaketa jartzen duen pertsonak besteren bat dagoeneko Santurtzin ez dela bizi dakien unetik aurrera.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua.
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Jaso, egiaztatu eta eskaneatu eskatzailearen datuak.
  2. Sartu datuak biztanleen erroldaren aplikazioan.
  3. Bidali dokumentazioa Idazkaritzara.
Eskatzaile batek etxebizitzako gainerako biztanleen baja eskatzen duenean bere kabuz:
  1. Jaso, egiaztatu eta eskaneatu eskatzailearen datuak.
  2. Bidali dokumentazioa Idazkaritzara.

Prezioa

Udalak kostea oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 3 hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, hasteko erabakia hartzen den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Iraungitzea: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, izapidea iraungi egingo da. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Udal biztanleen erroldan baja emateko eskaria, okerreko inskripziak dela-eta.
  • Eskatzailearen identifikazio-agiria.
  • Salaketa indarzten duen dokumentazioa (banaketa- edo dibortzio-epaia, ebazpen judiziala, etxegabetze-aginduak...).

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza eta Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Bizilekuko dokumentua, Alokairu kontratua , Eskriturak, Hornidura agiriak, e.a.
  • Besteak
  • Baimena
  • Ofizio Baja Eskaera BII Inprimakia

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Erregistratu salaketa eta eskaneatu dokumentazioa.
  2. Izapidea egiteko ardura duen arlora edo atalera bidali
  3. Udalak datuak egiaztatzeko beharreko tramiteak egingo ditu (Udaltzaingoaren txostena, udal datu-baseak, bestelako  baimen bartzuk...).
  4. Oraindik Snturtzin bizi dela egiaztatuz gero, izepidea artxibatzea aginduko da.
  5. Santurtzin ez dela bizi egiaztatuz gero, erroldan baja emateko izapidearen hasiera aginduko duen Alkatetzaren dekretua emango da, interesatuari jakinaraziz eta gehienez ere 10 eguneko epea emanez alegazioak aurkeztu ahal izateko.
  6. Interesdunak adostasuna adierazten badu baja ematearekin, dagokion udalerrian alta ematea eskatuko du, edo bizileku-aldaketa Santurtziko Udal erroldan. Lehen kasuan, Estatistikako Institutu Nazionalaren komunikazioa jasota, Santurtziko erroldan emango zaio baja udalerri-aldaketa dela-eta. Bigarren kasuan, bizileku-aldaketa tramitatuko da.
  7. Interesdunak desadostasuna adierazten badu, edo alegaziorik egiten ez badu, aurretiaz izapidea aztertuta, ebazpen arrazoitua emango da, interesdunari jakinaraziz.

Oharrak

Udal errolda udalerriko bizilagun guztiak jasotzen dituen administrazio-erregistroa da. Espainian bizi den pertsona orok gutxienez urtean 6 hilabetez non eman, eta udalerri horretako erroldan inskribatu behar du bere burua. Udalerri bakar bateko auzotarra baino ezin da izan.