Auto-taxi baimena eskualdatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Auto-taxi baimena eskualdatzea.

Lizentziak ondoko kasuetan bakarrik eskualda daitezke:
  1. Titularra hiltzean, ezkontide alargunaren edo oinordeko legitimoen alde. Hamabi hilabeteko epean hildako titularraren herentzian interesdun direnek herentziaren adjudikazioari ekin beharko diote, eta hori agiri bidez egiaztatu Udalean.
  2. Izatezko bikoteek senar-emazteek bezalako tratamendua izango dute, betiere harremana egiaztatzen badute Autonomi Erkidegoko dagokion erregistroak egindako ziurtagiriz edo Udalen batek ziurtatuz gero.
  3. Titularra jubilatu delako.
  4. Ezkontide alargunak, edo a) paragrafoan aipatzen diren oinordekoek ezin dutenean lizentzia jarduera bakar eta esklusibo gisa ustiatu, lehentasunezko eskubidea izango du nahitaezko edozein oinordekok zirkulazio-baimena izanda.
  5. Lanerako desgaitasun edo ezintasun iraunkorragatik.
  6. Lizentziaren titulartasunak hamar urtetik gorako antzinatasuna duenean, eskualdaketa egin ahal izango da, eta ezingo da lizentzia berririk lortu udalerri barruan hamar urteko epean Santurtziko Udalaren taxi-araudian ezarritako ezein eratan.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Eskualdaketa egin aurretik edozein unetan.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Obrak eta Zerbitzuak Arlora bidali.
  5.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  6.  Gaikuntza-proba egin.
  7.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  8.  Eskumena duen organoaren ebazpena.
  9.  Jakinarazpena interesunari eta Ogasuna eta Ekonomia Sustapena Arloari.

Prezioa

Kostu finkoa: 1.051,77 euro
(Ordenantza Fiskala, 14. zenb., auto-taxien lizentziaren tasa)

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 5 egun. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskarian adierazi egin beharko da lizentziaren titular berria zein den.

Eskariari honako agiri hauek erantsi behar zaizkio:
  • Lizentziari atxikitako ibilgailuaren zirkulazio-baimena, zeinekin egingo den zerbitzua.
  • Ibilgailuaren ikuskapen teknikoaren txartela.
  • BTP edo goragoko gida-baimena.
Titular berriak agiri hauek aurkeztu behar ditu hamabost eguneko gehieneko epean, lizentziaren eskualdaketa baimentzen duen udal ebazpenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita:
  • Jarduera hasi izanaren zentsu-aitorpena, pertsona fisikoen errentari buruzko zergaren eta balio erantsiari buruzko zergaren eraginetarako.
  • Alta aitorpena Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubide berezian.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, motordun ibilgailuen erabilera eta zirkulaziotik datorrena eta derrigor eduki behar dena, eta erantzukizun zibileko poliza hirugarrengoei egindako kalte-galerak estaltzeko balioko duena.
  • Lanbidea normal burutzea eragozten duen oztopo fisiko edo psikikorik ez izatearen egiaztagiria.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Obrak eta Zerbitzuak Arlora bidali.
  4.  Gaikuntza-proba egin.
  5.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  6.  Eskumena duen organoaren ebazpena.
  7.  Jakinarazpena interesunari eta Ogasuna eta Ekonomia Sustapena Arloari.

Oharrak

Euskualdaketa emango da, baldin eta auto-taxiaren lizentziaren titular berriak, gehienez hamabost eguneko epean, eskualdaketa onartzen duen udal jakinarazpena jasotzen denetik kontatzen hasita, "Aurkeztu beharreko dokumentazioa" atalean zehaztutako agiriak aurkezten baditu.