Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: ibilgailu historikoentzako edo gutxienez 25 urteko antzinatasuna duten ibilgailuentzako hobari-eskaria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Hobaria Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan, ibilgailu historikoentzat edo 25 urte baino gehiagoko antzinatasuna (fabrikatu ziren datatik kontatuta) duten ibilgailuentzat. Fabrikazio-data jakin ezean, lehenengo matrikulazioaren data hartuko da erreferentziatzat.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  5.  Txosten teknikoak.
  6.  Ogasuna eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren ebazpena.
  7.  Jakinarazpena interesdunari.
  8.  Ibilgailuen errolda eguneratu.
  9.  Ordainagiria ezestatu, edo itzuli, hala badagokio.

Prezioa

Zergaren %100eko hobaria.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 7 egun.
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  4. Txosten teknikoak.
  5. Ogasuna eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren ebazpena.
  6. Jakinarazpena interesdunari.
  7. Ibilgailuen errolda eguneratu.
  8. Ordainagiria ezestatu, edo itzuli, hala badagokio.

Oharrak

Hobaria ofizioz ematen da, betiere ibilgailua ez bada berriro matrikulatu.
Hobariak uneko denboraldiari edo aurreko denboraldiren bati eragiten badio, ezeztatu egingo dira hobaririk gabeko ordainagiriak, edo itzuli egingo dira zenbatekoak.