Lokala etxebizitza bihurtzeko eta lehenengoz okupatzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Lokala etxebizitza bihurtzeko eskaria da. Horretarako, bizitegi-erabilera egokitu behar zaio, proiektua duten obrak egiteko lizentzia eskuratu ondoren (ikusi izapidea).

Nork eskatu ahal du?

Lokalak katastroan alta emanda egon behar du.
  • Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Lokala etxebizitza bihurtzeko obrak amaitzen direnean.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Eskaria erregistratzea, dokumentazioa eskaneatuta.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Zuzentzea eskatzea (10 egun baliodun).
  4.  Izapidetzeko erantzukizuna duen atal edo sailari bidaltzea.
  5.  Ikuskatzea.
  6.  Eskariaren analisi teknikoa egitea.
  7.  Instantzia teknikoari zuzentzea eskatzea.
  8.  Txosten tekniko eta juridikoak egitea.
  9.  Eskumena duen organoak erabakia hartzea. Zinegotzi eskuordetua.
  10.  Pertsona interesduna jakinaren gainean jartzea.
  11.  Ogasun eta Ekonomia Sustapen Saila jakinaren gainean jartzea, hondakinak kudeatzeko fidantza itzultzeko (ikusi izapidea), eta EIOZ erregularizatzea, aurrekontua aldatu bada.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da, baldin eta hirigintza-plangintzaren eta legediaren aurkakoak diren fakultateak edo eskubideak eskuratzen badira, edo domeinu publikoan eragina.

Aurkeztu beharreko agiriak

Obra-bukaerako ziurtagiria, obrako Zuzendaritzak eta obra egikaritzeko Zuzendaritzak sinatua eta haien elkargo ofizialek ikus-onetsia. Azkenean egindako obra lizentziaren bitartez baimendutakoarekin bat ez badator, obren behin betiko egoeraren dokumentazio ikus-onetsia aurkeztu behar da (eranskina, teknikari eskudunak sinatua, zer obra egin diren adierazten duena eta aplikatu beharreko araudia bete dela justifikatzen duena; hori, fatxaden isolamendu akustikoa eta telekomunikazio-zerbitzuen (TAK) sarbidearen justifikazioa barne, eraikinak azpiegitura komuna duenean).

Obraren azken likidazioa, non zehaztu behar diren egikaritze materialaren kostuak, industria-irabaziaren kostuak eta teknikarien ordainsariak.

Fatxaden eta barrualdearen koloretako argazkiak.

Igogailuen eta gainerako instalazioen egiaztapen-akta eta martxan jartzeko baimena, erakunde eskudunek eginak (horrelakorik badago).
Babes ofizialeko etxebizitzak edo etxebizitza tasatuak badira, behin betiko kalifikazioaren zedula, Eusko Jaurlaritzan horretarako eskumena duen sailak emana.

Eraikuntza- eta eraiste-hondakinen kudeaketa egokiari buruzko azken txostena eta, hala badagokio, horretarako jarritako fidantza itzultzeko eskaria (ikusi izapidea).

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Baimena
  • Argazkia

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Eskaria erregistratzea, dokumentazioa eskaneatuta.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Izapidetzeko erantzukizuna duen atal edo sailari bidaltzea.
  4.  Txosten teknikoak..
  5.  Eskumena duen organoak erabakia hartzea. Zinegotzi eskuordetua.
  6.  Pertsona interesduna jakinaren gainean jartzea.
  7.  Ogasun eta Ekonomia Sustapen Saila jakinaren gainean jartzea, hondakinak kudeatzeko fidantza itzultzeko (ikusi izapidea), eta EIOZ erregularizatzea, aurrekontua aldatu bada.

Oharrak

Lizentzia hori eskuratu aurretik, lokala etxebizitza bihurtzeko obren lizentzia lortu behar da (ikusi proiektua duten obren lizentziari dagokion izapidea).

Pertsona interesdunak eskritura publikoa bideratu behar du, higiezina etxebizitza gisa erregistratzeko Jabetza Erregistroan.

Hirigintza-lizentziak eskualda daitezke, eta eskualdatutzat joko dira, kontrako erabakiren bat hartzen ez bada behintzat, dagokion lurzoruaren azalera edo eraikuntza edo eraikina eskualdatzearekin batera. Halere, bai eskualdatzen duenak, bai jasotzaileak, eskualdatzearen berri eman behar diote idatziz udalari. Hori egin ezean, titularrarentzat sor daitezkeen erantzukizunei lotuta egongo dira biak.

Lizentziak, beti, jabetze-eskubidea kontuan izan gabe eta hirugarrenen kalterik gabe emango dira.

Aurkeztutako fidantza eta bermeak (obra-lizentziarekin eskatutakoak) itzuliko dira erabilera aldatzeko obrak egoki amaitu ondoren eta “aurkeztu beharreko dokumentazioa” atalean eta lizentzia emateko akordioan zehaztutako agiriak aurkeztu ondoren.