Lehen erabilerako lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Eraiki berri den eraikina lehen aldiz erabiltzeko baimena eskatzea Santurtziko Udalari (etxebizitzak, lokalak, garaje-plazak...).

Nork eskatu ahal du?

Eraikinak katastroan alta emanda egon behar du.
  • Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Eraikitzeko lizentzia emandakoan eskatzen da eta behin obrak amaituta.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)

  1. Eskariaren erregistroa, dokumentazioa eskaneatuta
  2. Dokumentazioaren berrikusteketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Dagokion arlora  bidali
  5. Bestelako txostenik behar bada, dagokion administrazioari eskatu (Bilboko Portuko Agintaritza...).
  6. Ikusketa.
  7. Eskariaren analisi teknikoa, emandako lizentziarekin bat datorren egiaztatzeko.
  8. Zuzentzeko eskaera egin, analisi teknikoak eskatuta.
  9. Txosten teknikoa.
  10. Txosten juridikoa.
  11. Eraikinaren lehen erabilerako lizentzia emateko ebazpena.
  12. Interesunari jakinarazi.
  13. Ogasun Arloari jakinarazi, hondakinen kudaketarako fidantza dela-eta, tasaren kobraketarako, eta I.C.I.O. erregularizatzeko, aurrekontuan aldaketarik izan bada.

Prezioa

Tasa de licencia de primera ocupación de edificios: 18,82 euros por cada vivienda.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da, baldin eta hirigintza-plangintzaren eta legediaren aurkakoak diren. fakultateak edo eskubideak eskuratzen badira, edo domeinu publikoan eragina.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Obra-amaierako ziurtagiria, bisaturik.
  • Baimendutako proiektuan aldaketarik egiten bada, dokumentazio idatzi eta grafikoa (hura ere bisatua), aldaketa horiek eta eraikinaren behin betiko egoera deskribatzen dituena, formatu elektronikoan (PDF eta GIS).
  • Obraren kostuaren amaierako likidazioa, hartan jasorik gauzatze materiala, etekin industriala eta ordainsari teknikoak.
  • Plano edo dokumentu bat zeinean modu grafikoan jasoko baita lurzoruaren zer parte geratzen den eraikinari loturik eta lurzoruaren zer parte pasatzen den jabari eta erabilera publikokoa izatera, formatu elektronikoan (gutxieneko eskala, 1/250; .dwg formatua eta UTM eta GISS koordenatuak).
  • Kanpo-fatxaden argazkiak, koloretan.
  • Aparatu jasotzaileen egiaztapen-akta eta martxan jartzeko baimena, erakunde eskudunak emana, eta orobat gainerako instalazioena.
  • Telekomunikazio-instalazioen eta beharrezko diren bestelakoen baimen ofiziala.
  • Telekomunikazio-zerbitzuak jasotzeko azpiegitura komuna (TAK) instalatzeko proiektua Industria, Energia eta Turismo Ministerioan aurkeztu izanaren egiaztagiria, dokumentazio hau barnean duela: Instalazio-buletina; proba-protokoloa (instalazioa deskribatzen duen dokumentu teknikoa; neurketa erradioelektrikoen emaitza eta LTDaren, banda zabalaren eta abarren beste parametro batzuk); eta, 20 etxebizitzatik gorako obretarako, TAK horrentzako obra-amaierako ziurtagiria.
  • Soinuari buruzko araudia betetzen dela ziurtatzen duen dokumentazioa eta exekuzio-eranskina, hartu diren neurri zuzentzaileen ziurtagiriarekin, barne dela ENAC entitate akreditatzaileak egindako txostena, fatxaden isolamendu akustikoa ziurtatzen duena haietako % 10ean gutxienez saiakuntzak eginda.
  • Jabetzaren Erregistroan inskribatzeko plano georreferentziatua.
  • Emandako obra-lizentziak eskatzen duen beste edozein dokumentu.
  • Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa egokiari buruzko amaierako txostena, eta, hala badagokio, horretarako jarritako fidantza itzultzeko eskaera.
  • Babes ofizialeko etxebizitzak edo etxebizitza tasatuak badira, Eusko Jaurlaritzako sail eskudunak emandako behin betiko kalifikazioaren zedula.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Obra amaierako ziurtagiria
  • Obra amaierako planoak
  • Instalazio elektrikorako buletina
  • Ura instalatzeko buletina
  • Instalazio termikoetarako buletina
  • Gasa instalatzeko buletina
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Erregistroa
  2. Dokumentazioaren berrikusteketa administratiboa.
  3. Dagokion arlora  bidali
  4. Bestelako txostenik behar bada, dagokion administrazioari eskatu (Bilboko Portuko Agintaritza...)
  5. Txosten teknikoak eta juridikoak
  6. Zinegotziaren ebazpena.
  7. Interesdunari jakinarazi.
  8. I.C.I.O. likidazioa, aurrekontuan aldaketarik izan bada.

Oharrak

  • Hirigintza-zerbitzuak ematearen tasa. Emanak dauden edo izapidetzen ari diren obra-lizentziak iraungi badira edo uko egin bazaie, guztiz edo partez gauzatu gabe geratu diren obren kasuan, gauzatu gabeko obraren benetako kostuaren % 1 ordaindu beharko da.
  • Aurkeztu diren fidantza/bermeak (eraikitzeko lizentziarekin eskatuak) obrak behar bezala amaitutakoan itzuliko dira.
  • Eraikuntza- eta hirigintza-obrak batera egiteari dagokion bermea ezeztatu edo itzuli egingo da balioaren % 75ean, lehenengoz okupatzeko lizentzia emandakoan. Fidantzarako jarritako gainerakoa, berriz, lehenengoz okupatzeko lizentzia lortu eta urtebetera ezeztatuko edo itzuliko da; bitarte horretan, hirigintza-lanak egoki egiteko eta obraren ondorioz bide publikoan gerta litezkeen kalteei erantzuteko berme gisa geratuko da.
  • Obra berri amaituaren deklarazioa eskritura publikora eraman behar du interesdunak, eta eraikina Jabetzaren Erregistroan inskribatu.
  • Lehenengoz okupatzeko lizentzia eskuratu ondoren, garajeak erabiltzen hasteko, jardueraren hasieraren aurretiazko jakinarazpena aurkeztu behar da (ikus izapidea).
  • Hirigintza-lizentziak eskualdagarriak izango dira, eta, kontrakorik hitzartu ezean, ulertuko da batera gertatuko dela lurzoru-azaleraren edo dagokion eraikuntza edo eraikinaren eskualdatzea ere. Hala ere, eskualdatzaileak eta hartzaileak idatziz jakinarazi beharko diote Udalari eskualdatzearen berri; hori egin ezean, biak geldituko dira titularrarentzat eratortzen diren erantzukizun guztien mende.
  • Lizentziak jabetza-eskubidea salbu utzirik eta hirugarrenen kalterik gabe emango dira.