Kotizaziorik gabeko pentsioak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Babestu daitekeen premia-egoeran dauden eta legez ezarritako baldintzetan bizirauteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei prestazio ekonomiko hauek ematen zaizkie, baita inoiz kotizatu ez dutenei edo kotizaziopeko prestazioetara iristeko nahiko denboran kotizatu ez dutenei ere.

Modalitate honen barruan honako pentsio hauek daude:
  • Kotizaziorik gabeko baliaezintasun-pentsioa.
  • Kotizaziorik gabeko erretiro-pentsioa.
  • Alokairuagatiko osagarria, kotizaziorik gabeko pentsioa dutenentzat.
Kotizaziorik gabeko erretiro - edo baliaezintasun-pentsioak, prestazio ekonomikoaz gainera, doako medikuntza eta farmazia laguntza eta gizarte zerbitzu osagarriak ere bermatzen dizkie premia egoeran dauden pertsona guztiei, baita inoiz kotizatu ez dutenei edo kontribuziopeko pentsiorako eskubidea izateko behar adina kotizatu ez dutenei ere.

Nork eskatu ahal du?

  • Kotizaziorik gabeko baliaezintasun-pentsioaren kasuan, interesa duen edozien pertsonak, edo bere ordezkariak, eta ondoko baldintzak betetzen dituena:
    • Santurtzin erroldatuta egotea.
    • 8 urte baino gehiago edukitzea, baina 65 bete gabe.
    • Espainiako lurraldean izatea legezko egoitza eta egoitzak gutxienez 5 urte edukitzea jada, eta haietako 2 gainera eskabidea egin aurrekoak izatea.
    • Gutxienez %65eko desgaitasuna edukitzea.
    • Nahikoa errenta edo sarrerarik ez edukitzea.
    • Baliaezintasunaren zioz kotizazio gabeko pentsioa jasotzeko betekizunak betetzen dituzten eta %75eko edo gehiagoko desgaitasuna edo gaixotasun kronikoa duten pertsonek, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasuna duten Pertsonei Laguntzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 27.2 artikuluan ezarritako baremoa aplikatzen zaienean ezarritako mendekotasun graduetako edozein aitortzeko moduko puntuazioa lortzen badute, kotizaziorik gabeko baliaezintasun-pentsio horren %50eko osagarrirako eskubidea izango dute, pentsio horretarako azaldu diren baldintza eta mugekin.
  • Kotizaziorik gabeko erretiro-pentsioaren kasuan, interesa duen edozien pertsonak, edo bere ordezkariak, eta ondoko baldintzak betetzen dituena:
    • Santurtzin erroldatuta egotea.
    • Onuradunen betekizunak.
    • 65 urte beteta edukitzea.
    • Espainiako lurraldean edukitzea legezko egoitza eta 16 urte zituenetik gutxienez 10 urtean hala egon izana eta haietako bi, gainera, ondokoak eta eskabidea egin aurre-aurrekoak izatea.
    • Ez errentarik ez diru-sarrera nahikorik ez edukitzea.
  • Etxebizitza alokatzeko osagarriaren kasuan, nteresa duen edozien pertsonak, edo bere ordezkariak, eta ondoko baldintzak betetzen dituena:
    • Kotizaziorik gabeko pentsioa dutenentzat.
    • Kotizaziorik gabeko pentsioa dutenek alokairuagatiko osagarrirako eskubidea izango dute ondokoa modu sinesgarrian frogatzen dutenean: jabetzako etxebizitzarik ez izatea.
    • Norberaren ohiko bizilekua den etxebizitzaren errentamendu kontratuaren titularra izatea.
    • Etxebizitza horren jabearen hirugarren gradura arteko ahaidea ez izatea, ezta beraren ezkontidea edo berarekin bizi eta ezkontzaren antzeko maitasun harreman egonkorrak dituen laguna ere.
    • Familia unitate bateko hainbat kidek jasotzen badute kotizaziorik gabeko pentsioa, alokairu kontratuaren titularrak bakarrik jaso ahal izango du osagarria, edo, hainbat titular badira, lehenengoak bakarrik.
    • Pentsioaren osagarri hori urtero sorraraziko da eta ordainketa bakarrean ordainduko da.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30
    • Gizarte Ekintza Saila. Bizkaiko Foru Aldundia. Lersundi kalea, 14, 48009 Bilbo.
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  5. Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailera bidali, izapidea tramitatzeko eta ebazpena egiteko.
  6. Jakinarazpena.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete.
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita.
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak bi hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskari-inprimaki normalizatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren ereduari jarraiki (ikusi inprimakia)
  • Interesdunaren eta berarekin bizi diren 14 urtetik gorako senideen NANen fotokopiak. 14 urtetik beherakoen kasuan, familia liburuan egindako inskripzioaren fotokopia.
  • Ordezkariaren NANaren fotokopia eta ordezkaritzaren frogagiria, balizko onuraduna ez den pertsona batek aurkezten badu eskabidea.
  • Eskatzailea atzerritarra bada: pasaportearen fotokopia eta Espainiako Estatuko egoiliar txartel, baimen edo frogagiriaren (egungo egoitzari nahiz alegatzen diren aldiei dagokiena) fotokopia.
  • Familiaren errolda-ziurtagiria.
  • Hartzekodunaren eta banku-helbideratzearen fitxa, Gizarte Ekintza Sailaren eredu ofizialean egina.
Etxebizitza alokatzeko osagarrirako aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskabidea
  • Errentamendu kontratuaren fotokopia. Bertan nahitaez jarri behar dira datu hauek: etxebizitzaren kokapena, errentatzailearen eta errentariaren identifikazioa eta kontratuaren iraupena. Kontratua idatziz formalizatu ez bada, zuzenbidean onartzen den edozein frogabide (ordainagiriak, fakturak…).

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Bizkaiko Foru Aldundia: Gizarte Ekintza saila: 900 22 00 02

Bizkaiko Foru Aldundiaren web-gunea

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Familia-liburua
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  4.  Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailera bidali, izapidea tramitatzeko eta ebazpena egiteko.
  5.  Jakinarazpena.