Proiektua duten obrak egiteko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Santurtziko Udalari proiektua behar duten obrak (fatxadak, igogailuak, lokalak etxebizitza bihurtzea, panteoiak…) egiteko eskatu beharreko baimena da.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Obrak hasi aurretik.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Eskaria erregistratzea, dokumentazioa eskaneatuta.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  EIOZ autolikidatzea eta, hala badagokio, espazio publikoa okupatzeko tasa ordaintzea.
  4.  Zuzentzea eskatzea (10 egun baliodun).
  5.  Izapidetzeko erantzukizuna duen atal edo sailari bidaltzea.
  6.  Ikuskatzea, hala badagokio.
  7.  Eskariaren analisi teknikoa egitea.
  8.  Instantzia teknikoari zuzentzea eskatzea.
  9.  Beste erakunde, entitate edo sailei kontsulta egitea, txosten sektorialak eskatzea eta egiaztatzeko beste izapide batzuk egitea.
  10.  Txosten tekniko eta juridikoa egitea.
  11.  Eskumena duen organoak erabakia hartzea. Zinegotzi eskuordetua.
  12.  Bide publikoa okupatzea baimentzen bada, Hirigintza Sailak baimena egoki bete dela egiaztatzea.
  13.  Pertsona interesduna jakinaren gainean jartzea.
  14.  Ogasun Saila jakinaren gainean jartzea, egiaztatzeko eta, hala badagokio, erregularizatzeko, batetik, eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga; eta bestetik, hondakinak kudeatzeko betekizunak beteko   direla ziurtatzeko fidantzaren eraketa.
  15.  Obra eta Zerbitzu Saila jakinaren gainean jartzea, sare publikoa hornitze aldera.
  16.  Hala badagokio, eskumen sektorialak dituzten beste administrazio batzuei helaraztea (Bizkaiko Foru Aldundia, ADIF…).
  17.  Eraikuntza-obra hasi ahal izateko obra-lizentzian eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
  18.  Obra-amaierako dokumentazioa aurkeztea.
  19.  Txosten teknikoa egitea.
  20.  Ogasun Saila jakinaren gainean jartzea, batetik, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga erregularizatzeko (aurrekontua aldatu bada) eta, hala badagokio, soberakina itzultzeko; eta bestetik, hondakinak   kudeatzeko fidantza itzultzeko.
  21.  Pertsona interesduna jakinaren gainean jartzea.

Prezioa

  • Obragatik:Egikaritze materialeko aurrekontuaren %5 (uko-egiterik edo iraungitzerik badago, % 1)
  • Jarri beharreko bermeak: Hondakinak kudeatzeko kostuaren %120
  • Bide publikoa okupatzeagatik: Zerga Ordenantza

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da, baldin eta hirigintza-plangintzaren eta legediaren aurkakoak diren. fakultateak edo eskubideak eskuratzen badira, edo domeinu publikoan eragina.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaria autolikidazioarekin.
  • Hala badagokio, obrak direla eta bide publikoa okupatzeko eskaria.
  • Obren oinarrizko proiektua formatu elektronikoan (PDF eta GIS). 
  • Eraikuntza- eta eraiste-hondakinen kudeaketari buruzko azterlan ikus-onetsia.
  • Derrigorrezkoa bada, baimen sektorialak (lurzoruaren kalitateari/lurzoruaren erabilera-gaitasunari buruzko adierazpena; Eusko Jaurlaritzak onartutako indusketa-plana; Ura; Portuko Agintaritza…).

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

Dokumentazioa

  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Erregistratzea.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  EIOZ autolikidatzea eta, hala badagokio, espazio publikoa okupatzeko tasa ordaintzea.
  4.  Eskumena duen sailari bidaltzea.
  5.  Beste erakunde, entitate edo sailei kontsulta egitea, txosten sektorialak eskatzea eta egiaztatzeko beste izapide batzuk egitea.
  6.  Txosten tekniko eta juridikoak egitea.
  7.  Saileko Zinegotzi eskuordetuak erabakia hartzea.
  8.  Jakinaraztea.
  9.  Hala badagokio, eskumen sektorialak dituzten beste administrazio batzuei helaraztea (Bizkaiko Foru Aldundia, ADIF…).
  10.  Eraikuntza-obra hasi ahal izateko obra-lizentzian eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
  11.  Obra-amaierako dokumentazioa aurkeztea.
  12.  Txosten teknikoa egitea.
  13.  Obraren aurrekontua eta obra egikaritzeko zenbatekoa desberdinak badira, EIOZ likidatzea. 
  14.  Interesduna jakinaren gainean jartzea.

Oharrak

Obrak hasteko (obra-lizentzian ezarritako epean) honako hauek aurkeztu behar dira:
  • Obrak hasi izanaren jakinarazpena.
  • Eraikuntza- eta eraiste-hondakinak kudeatzeko zereginak betetzea ziurtatzeko fidantzaren frogagiria (lehenago eratu ez bada): fidantza eratu daiteke eskudirutan, zor publikoko balioetan, abal bidez, kauzio-asegurua kontratatuz edo zuzenbidearen arabera baliozkoa den beste edozein moduren bitartez, dokumentazio hau aurkeztuta:
  • Fidantza eskudirutan: Udalak aurrez emandako kontuan diru-sarrera egin izanaren banku-egiaztagiria.
  • Abala: finantza-erakundeak emandako abala.
  • Zor publikoko balioak: finantza-erakundearen ziurtagiria.
  • Kauzio-asegurua: aseguratzailearen ziurtagiria.
  • Obra zuzenduko duen goi-mailako teknikari adituaren eta obren egikaritzea kontrolatuko duen erdi-mailako teknikari adituaren izendapenak.
  • Obrek sei hilabete baino gehiago irauten badute: inpaktu akustikoari buruzko azterlana, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuko 35 bis.2 artikuluaren arabera.
Obrak amaitu ondoren: Lizentzia emateko erabakian adierazitako dokumentazioa aurkeztu behar da, PDF formatuan.

Hirigintzako zerbitzuen tasa. Guztiz edo partez egikaritu gabeko obren lizentziak iraungitzen badira edo lizentziari uko egiten bazaio (hala lizentziak emanda badaude nola izapidetzen ari badira): egikaritu gabeko obraren benetako kostuaren % 1.

Hirigintza-lizentziak eskualda daitezke, eta eskualdatutzat joko dira, kontrako erabakiren bat hartzen ez bada behintzat, dagokion lurzoruaren azalera edo eraikuntza edo eraikina eskualdatzearekin batera. Halere, bai eskualdatzen duenak, bai jasotzaileak, eskualdatzearen berri eman behar diote idatziz udalari. Hori egin ezean, titularrarentzat sor daitezkeen erantzukizunei lotuta egongo dira biak.

Lizentziak, beti, jabetze-eskubidea kontuan izan gabe eta hirugarrenen kalterik gabe emango dira.

Bide publikoa aldamio, karga-jasogailu edo material-piloekin okupatu behar izanez gero, aparteko baimena eskatu behar da (bide publikoa okupatzeko eta edukiontziak eta aldamioak jartzeko lizentziak), obra-lizentzia jaso ondoren.

Eraikuntza- eta eraiste-hondakinak kudeatzeko fidantza itzultzea obrak behar bezala amaitu ondoren eska daiteke soilik (ikusi izapidea).
Lizentziako epeak luzatzea eska daiteke, betiere arrazoiak adierazita eta epeak amaitu aurretik. Epeak luzatu ahal izateko, ezinbestekoa da luzapena dagokion epea amaitu baino lehen onartzea.

Lokala etxebizitza bihurtu nahi izanez gero, obrak amaitu ondoren erabilera aldatzeko lizentzia eskatu behar da (ikusi izapidea).

Lizentziak baimendutako obrak hasteko eta amaitzeko epeak igaro ondoren iraungiko dira (etete-epea barne). Horrelakoetan, lizentzia iraungiko da kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik gabe eta prozedura administratiboa gauzatu eta interesdunari entzunaldia eman ondoren. Lizentzia iraungi eta gero, egiteko dauden obrak amaitzeko lizentzia berria eska daiteke.