Minusbaliotasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta aukera-berdintasuna sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Minusbaliotasuna duten pertsonentzako prestakuntzako, laguntzarako, informazioa emateko, aholkularitzarako edo sentsibilizaziorako ekimen eta jarduerei begirako diru-laguntzak, eremu guztietan aukeraberdintasuna sustatzeko (lanean, gizartearen parte-hartzean, osasunean, kirolean, aisian...).

Nork eskatu ahal du?

Erakunde onuradunek ondoko betebeharrak bete behar dituzte:
  1.  Santurtzi udalerrian diruz lagunduko diren programa edo jarduerak garatzea eta horiek santurtziarrentzat izatea.
  2.  Irabazi-asmorik ez izatea, eta irabazi-asmorik duen erakunderen baten mende ez egotea, ez ekonomikoki ez erakundeizaerari dagokionez.
  3.  Euren estatutuetan beren-beregi agertzea euren helburuen artean dagoela Santurtzi udalerrian minusbaliotasuna duten pertsonak gizarteratzea edo/eta sustatzea, aukera-berdintasuna sustatuz.
  4.  Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte-egoitza edo ordezkaritza iraunkorra izatea.
  5.  Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan diru-laguntzak eskuratzeko ezarritako debekuren batean ere ez egotea.
  6.  Erakunde eskatzailea diru-laguntza edo antzeko laguntzen eremuan hasitako itzultzeko prozedura edo zehapen-prozeduraren batean ez egotea.
  7.  Santurtziko Udalak aurretik emandako diru-laguntzen justifikazio egokiak egunean izatea. Ildo horretatik, ez zaio diru-laguntzarik emango aurretik jasotako beste udal diru-laguntza bat justifikatu barik duen erakunde bati ere, urteko deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea amaitzerakoan justifikazio hori egiteko epea amaituta badago.
  8.  Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.
  •  Diru-laguntza hauek lortzetik kanpo geratuko dira, berenberegi, gainerako Herri Administrazioen eta, oro har, finantza-erakundeen mendeko entitate, erakunde edo zerbitzuak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Eskariak aurkezteko epea deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean  argitaratu eta hilababetekoa izango da.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Espedientea Gizarte Ekintzako Sailari bidaltzea.
  5.  Eskariaren analisi teknikoa egitea.
  6.  Txosten tekniko eta juridikoa egitea.
  7.  Tokiko Gobernu Batzarrak erabakia hartzea.
  8.  Jakinaraztea elkarteari edo erakundeari.
  9.  Diru-laguntza eman.
  10.  Justifikazioa.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskatzen duen erakundearen nortasun-agiria.
  • Eskatzen duen erakundearen estatutuak.
  • Hartzekodunen fitxa behar bezala beteta, Santurtzio Udalak ezarritako ereduari lotua (ikusi inprimakia).
  • Egin nahi diren ekintzen egitarau zehatza.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Registro de entrada.
  2.  Revisión administrativa de la documentación.
  3.  Remisión al Área de Acción Social e Igualdad.
  4.  Análisis técnico de la solicitud.
  5.  Informe técnico y jurídico. 
  6.  Resolución por Junta de Gobierno Local.
  7.  Notificación a la asociación / entidad interesada.
  8.  Abono de la subvención, en su caso.
  9.  Justificación.

Oharrak

  • Diru-laguntzak norgehiagoka araubidearen arabera emango dira.
  • Erakunde onuradunek emandako diru-laguntzak zertarako erabili diren justifikatu beharko dute, bi hilabeteko epean, emandakoaz betetako epea amaitu ondoren.
  • Jasotako diru-kopuruak itzuli eta berandutze-interesa eskatu beharko da, diru-laguntza ordaindu zenetik aurrera, data horretan indarrean dagoen diruaren legezko interesa izango duela. Hona hemen kasuak:
    • Diru-laguntzaren helburua egiaztatzeko betebeharra
    • Dru-laguntza beharrezko baldintzak bete barik lortzea.
    • Diru-laguntzaren helburua ez betetzea.
    • Ordenantzan diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako beste baldintzaren bat ez betetzea.