Errentamendurako udal etxebizitzak eskuratzeko erregistroan inskribatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Errentamendurako udal etxebizitzak eskuratzeko erregistroan izena ematea, ohiko etxebizitza iraunkorrerakoa izateko helburuz.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren ordezkariak, eta ondoko baldintzak betetzen dituena:
  • Santurtziko udalerrian erroldatuta egotea eta egoera horretan izatea eskabidea aurkeztu aurreko bi urtean. 
  • Bizikidetza unitateko kide guztiek ezin eduki dezakete etxebizitzarik, edo sustapen publikoko etxebizitzak esleitzeko oro har ezarritako etxebizitzaren gaineko inguruabarrak egiaztatu behar dituzte, etxebizitza eskatzen deneko familiako unitateari dagokionez.
  • 3 x urteko zenbaketako lanbide arteko gutxieneko soldataren urteko diru-sarrera haztatuak edo gutxiago jasotzea, etxebizitza eskatzen denerako familiako unitateari dagokionez.

Baztertzeko kasuak:
  • Babestutako etxebizitza baten edo edozein herri administrazio edo horien mendeko edozein erakunderen titularitatea duen etxebizitzaren errentariak direnak.
  • Aurreko bi urtean esleituriko etxebizitzari bi aldiz uko egin diotenak

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Espedientea Gizarte Ekintza Sailera bidali.
  5.  Eskariaren analisi teknikoa.
  6.  Txosten tekniko eta juridikoa egitea.
  7.  Ebazpena, Gizarte Ekintza Saileko zinegotzi eskuordeak emana.
  8.  Jakinaraztea.

Prezioa

Kostua Udalak egiten du bere, baina errentamendurako udal etxebizitza eskuratzen bada, alokairua ordaindu beharko da orduan.

Hona hemen indarrean dagoen udal ordenantzak alokairurako ezartzen dituen prezioak:
  • Gela bakarreko etxebizitzak: 140 € hilean.
  • Bi gelako etxebizitzak: 160 € hilean.
  • Hiru gelako etxebizitzak: 180 € hilean.
  • Lau gelako etxebizitzak: 200 € hilean.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • S001 Eskari-orri orokorra
  • EUSKO JAURLARITZAK onarturiko eskari normalizatua (IKUSI INPRIMAKIA).
  • Eskatzailearen egoera pertsonal edo familiarraren eta haren bizikidetza-unitate bereiziaren egoera egiaztatzen duen dokumentazioa: 14 urtetik gorakoen NAN, AIZ edo pasaportea; familia-liburua; batura zibilen erregistroko ziurtagiria; banantzeko edo dibortziatzeko epaia eta, hala badagokio, hitzarmen arauemailea.
  • Bizileku- edo ostatu-egoera egiaztatzeko dokumentazioa: alokairuaren kontratua, azpierrentamendua, ostatua/apopilo-etxea, muturreko premia, etxebizitzaren jabetzako eskriturak.
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentazioa: hala badagokie, etxebizitzan bizi diren 16 urtetik gorako pertsona guztien lan-kontratu eta nominak, eta senideek dituzten kontuen eta banku-titulu edo gordailuen saldoaren bankuko egiaztagiria (ikusi inprimakia).
  • Laguntza eskatzea eragin duten kontzeptuei dagokien dokumentazioa: hipoteka-maileguaren kontratua eta ordainagiriak; alokairuaren ordainagiriak; uraren, argiaren, gasaren, erkidegoko gastuen, OHZren eta etxebizitzako aseguruaren (kontratua eta prima) ordainagiriak; eta, beste laguntza batzuk eskatuz gero, bi aurrekontu (dentista, betaurrekoak, altzariak, etxetresna elektrikoak…).
  • Aurkeztu beharreko beste agiri batzuk: banku-helbideratzearen agiria (beteta), ibilgailuen ziurtagiria (zirkulazio-baimena eta azterketa teknikoko txartela), 16 urtetik gorakoen matrikulazio-ziurtagiria (ikasketak egiten ari badira), Etxebiden alokatzeko etxebizitzen eskatzaile gisa izena emateko eskariaren kopia.

Interesdunak eskarian ez badio Santurtziko Udalari beste herri-administrazio batzuei izapide hori egiteko behar duen informazioa eskatzeko baimena ematen, agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu:
  • Lanbiden enplegu- edo prestakuntza-eskatzaile gisa alta eman izanaren edo eskaria berritu izanaren egiaztagiria.
  • DSBE eta EPO jasotzen dituela edo ez dituela jasotzen egiaztatzen duen ziurtagiria edo 18 urtetik gorakoek Lanbiden prestazio horiek eskatu izanaren egiaztagiria.
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) ziurtagiria, adierazten duena etxebizitzan bizi diren 16 urtetik gorakoek prestazioak jasotzen dituzten ala ez.
  • Bizkaiko Foru Ogasunaren azken bost urteetako ondasunen, errentaren eta banku-kontuen ziurtagiria.
  • Ondasun higigarri eta higiezinen gaineko Bizkaiko Foru Aldundiaren ziurtagiria.
  • Lanean ari diren 16 urtetik gorako guztien lan-bizitzaren ziurtagiria.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Familia-liburua
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa.
  3.  Espedientea Gizarte Ekintza Sailera bidali.
  4.  Eskariaren analisi teknikoa.
  5.  Txosten tekniko eta juridikoa egitea.
  6.  Ebazpena, Gizarte Ekintza Saileko zinegotzi eskuordeak emana.
  7.  Jakinaraztea.

Oharrak

  • Eskatzaileen Erregistroko inskripzioek gehienez 4 urteko indarraldia izango dute, eta berritu egin daitezke horri buruzko eskabidearen bidez.
  • Bi urteko iraupena dute udal etxebizitzen errentamendu-kontratuek, eta ondoz ondoko urteko aldietan luzatuko da baldin eta errentariek honako ordenantza honetako 4. artikuluan ezarritako baldintza guztiak betetzen badituzte, gehienez ere lau urteko epean.