Informazioa
Zer da, zertan datza?
Udal zergak, tasak eta arau-hausteagatik jarritako isunak ordaindu (ibilgailuen gaineko zerga, ondasun higiezinen gaineko zerga, jarduera ekonomikoen gaineko zerga, uraren eta hondakinen tasak…).
Zerga-egutegia
- Martxoaren 1etik apirilaren 30era
- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga
- Pantalanak
- Urriaren 1etik azaroaren 30era
- Ondasun higiezinen gaineko zerga
- Aparkalekuen erreserba
- Jarduera ekonomikoak
- Autotaxien lizentzia-tasa
- Etxez etxeko laguntza: hilabetea amaitutakoan, hurrengoaren 1etik 20ra, edo hurrengo egun baliodunean.
- Helbideraturiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epearen azken egunean kobratuko dira.
- Likidazioak: kuotaren ordainketa likidazioa jakinarazi eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean egin beharko da.
- Epe exekutiboa: epe exekutiboa borondatezko epea amaitu eta biharamunean hasten da, eta ordaindu beharreko zenbatekoak errekargua izango du:
- Premiamendu probidentziaren jakinarazpena baino lehen bada, %5eko errekargua.
- Premiamendua jakinarazi eta hilabeteren buruan %20ko errekargua. Premiamendu probidentzia jakinarazi denetik hilabete igaro denean zorra ordaindu gabe badago, zordunaren ondasunak enbargatuko dira.
Nork eskatu ahal du?
Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.
Eskaera eredua
Non tramitazen da?
- Aurrez aurre:
- Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
- Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30
- Banku-bulego hauetan:
- Kutxabank, Banco Sabadell, BBVA, Laboral Kutxa, Caja Rural Navarra,Caixabank, Banco Popular, Bankia eta Banco Santander
Argibideak
JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
- Kobratu eta bidali dokumentazioa Zerbitzu ekonomikoak sailera
- Diru-sarreren kontrola Zerbitzu ekonomikoak sailaren aldetik.
Prezioa
Zergaren, arau-hausteagatik jarritako isunaren edo/eta tasaren zenbatekoa.
Prozesuaren edo ebazpenaren epea
Aurreikusitako epea: Berehala.
Aurkeztu beharreko agiriak
Informazio gehiago
HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi
Ardura daukan unitatea
Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak
Oharrak
HAZean bete beharreko prozedura
- Kobratu eta bidali dokumentazioa Zerbitzu ekonomikoak sailera
- Diru-sarreren kontrola Zerbitzu ekonomikoak sailaren aldetik.
Oharrak
Bankuren batera joanez gero, ordaindu beharreko ordainagiria eraman beharko du.
Entitatearen kutxazain automatikoan ere ordaindu ahal izango da.