Kontratatzeko laguntza ekonomikoak, Santurtziko Enplegu-planaren barruan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Itzuli beharrik gabeko laguntzak, langabeak kontratatzeko (kontratu mugagabeak edo aldi baterakoak, eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean), ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Nork eskatu ahal du?

Edozein modalitatetako kontratuak (trebakuntza- eta ikastun-kontratuak izan ezik) formalizatzen dituzten enpresek eta profesionalek, deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte; besteak beste, baldintza hauek:
  • Legez eratuta egotea, eta egoitza soziala Santurtzin edukitzea, edo, Santurtzin eduki ez arren, udalerrian lantokiren bat edukitzea.
  • Gizarte Segurantzako ordura arteko kotizazio guztiak eta Ogasuneko ordura arteko zerga-obligazio guztiak ordainduta edukitzea.
  • Santurtziko Udaleko ordura arteko zerga-obligazio guztiak ordainduta edukitzea.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak ezin lortzearekin penalki edo administratiboki zigortuta ez egotea, eta ez jaso izana horretarako gaitasuna kentzen dion lege-debekurik, sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
  • Laguntzak eman eta, hala badagokio, ordainduko dira baldin eta edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura azkentzen bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek edota Santurtziko Udalak berak eta haren erakunde autonomoek emandako laguntzen edo diru-laguntzen barruan hasia.

¿Noiz eskatu daiteke?

Eskariak aurkezteko epea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik hasi eta oinarrietan zehaztutako egunera artekoa izango da.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.
* Enplegu-zerbitzuko bulegoetan (Itsasalde kalea, 26)

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  SanturtziLan-era bidali.
  5.  Txosten teknikoa.
  6.  Parte-hartzearen fiskalizazioa.
  7.  Tokiko Gobernu-batzarraren ebazpena.
  8.  Jakinarazpena interesdunari.
  9.  Diru-laguntza ordaindu.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaria egiten duten enpresa/erakundeei buruzko dokumentazioa.
  • Kontratazioari eta kontratatuko diren pertsonei buruzko dokumentazioa.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Santurtzi Lan: Itsasalde 26, 48980 Santurtzi, 944 93 63 41, santurtzilan@santurtzi.eus

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Ebazpena, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2017ko diru-laguntzen deialdia («EHAA» 2017ko uztailaren 28a, 143 zenb.).

Ebazpena,  2017ko azaroaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, zeinaren bidez santurtziko Udalari diru-laguntza ematen zaion, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren barruan. («EHAA» 2017ko uztailaren 28a, 143 zenb.).

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Enplegu-zerbitzura bidali (Behargintza)
  4.  Txosten teknikoa.
  5.  Parte-hartzearen fiskalizazioa.
  6.  Tokiko Gobernu-batzarraren ebazpena.
  7.  Jakinarazpena interesdunari.
  8.  Diru-laguntza ordaindu.