Familia ugariaren titulua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Familia ugaria egiaztatzen duen titulua da eta behin aitortuta, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako karneta eskuratzeko eskubidea ematen du, tituluari berari lotua.

Familiako kide guztiek, 5 urtetik gorakoek, karneta postaz jasoko dute eta Euskadin erabili ahal izango dute tituluaren ordez. Helburua da familia ugarientzat dauden abantailak erraztea.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak, edo horren ordezkariak, ondoko betekizuna betetzen duena:
  • Santurtzin erroldatuta egotea, eskaria aurkezten den unean.
  • Hiru seme-alaba edo gehiago dituzten aurreko ahaide bat edo bi ahaide, komunak izan ala ez.
  • Bi seme-alaba diruzten aurreko ahaide bat edo bi ahaide, horietako batek, behintzat, desgaitasuna aitortua badu edo lanerako ezgai baldin bada.
  • Hiru seme-alaba edo gehiago diuzten guraso bananduak, komunak izan al aez, baina ekonomikoki haiek mende daudenak, gurasoenean bizi ez arren.
  • Bi seme-alaba dtuen aurreko ahaidea, beste gurasoa hil bada.
  • Umezurtz diren bi edo hiru sema-alaba, zaintzapekoak eta tutorearekin bizi direnak baina ekonomikoki horren mende bizi ez direnak.
  • Umezurtz diren bi edo hiru sema-alaba, 18 urtetik gorakoak, horietako batek desgaitasuna aitortuta, elkarrekin bizi badira eta haien artean mendekotasun ekonomikoa badago.

¿Noiz eskatu daiteke?

Urteko edozein unetan.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
    • Diputación Foral: Servicio de Mujer e Intervención Familiar: UGASKO 5 BIS 1ª, Bilbao, de 8.30 a 13.30 horas.
    • REGISTRO CENTRAL DE LA DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA (c/ Diputación 7, planta baja de la Biblioteca Foral, trasera del Palacio Foral, 48.009- Bilbao) de 8.30 a 13.30 horas de lunes a viernes, y de 16.00 a 17.30 horas de lunes a jueves. Del 1 de junio al 30
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Gizarte Zerbitzuen Arlora bidali.
  5.  Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailera bidali, izapidea tramitatu eta ebazteko.
  6.  Jakinarazpena.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 3 hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskari-orria ondo beteta, Foru Aldundiak ezarrritako eskari-eredu estandarrarekinn bat datorrena (ikusi inprimakia).
  • Familia-liburua eta kide guztien nortasun-agiriak
  • Egoera bereziak egiaztatzen dituztem ziurtagiriak.
  • Dibortzioa edo banaketa-kasuetan, hitzarmen arautzailea aurkeztuko da eta dagokion epaia, seme-alaben guardia eta zaintza egiaztatze aldera.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi
Bizkaiko Foru Aldundia. Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua: 900 22 00 02 edo familiasnumerosas@bizkaia.eus
Bizkaiko Foru Aldundiaren web-gunea.

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Familia-liburua
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Egiaztagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3.  Gizarte Zerbitzuen Arlora bidali.
  4.  Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailera bidali, izapidea tramitatu eta ebazteko.
  5.  Jakinarazpena.

Oharrak

  • Tituluia desgertu edo galdu den kasuetan, eman duen administrazioari kopia eskatu ahal zaio.
  • 40/2003 legeak ezarritakoetarako, azaroaren 18koa, titulu honek balioa izango du lurralde nazional osoan.
  • Familia ugariei emandado onurak eskaria aurkezten den egunetik aurrera izango dira indarrean, baldin eta ebazpena aldekoa bada.
  • Familia ugariko kideek hainabt betekizun dituzte:
    • Familian aldaketarik bada, Foru Aldundiari jakinarazi behar diote.
    • Urte bakoizteko lehen hiruhilekoan familia-unitateko kide guztien diru-sarrerak azaltzen dituen agiria aurkeztu behar dute.
    • Familian gerta daitekeen edozein gorabehera eskumena duen Foru Aldundiari jakinarazteko betebeharra gehienez hiru hilabeteko epean, baldin eta hauek aintzat hartu behar badira familia ugariaren izaera aldatu edo azkentzeko. Era berean, emandako Familia Ugariaren Tituluaren indarraldia amaitzen denean ere jakinarazi egin behar zaio Foru Aldundiari.
    • Urtearen lehenengo hiruhilekoan derrigor aurkeztu beharko da familia unitateak aurreko urtean izandako diru-sarreren adierazpena, baldin eta hauek aintzat hartu badira familia ugariaren izaera aitortzeko, kategoria berezian sailkatzeko edo mendekotasun ekonomikoaren baldintza egiaztatzeko.
  • Familia unitate batean sartzen diren herritarrak zein diren zehazteko helburuz eta aipatu familia-unitateak familia ugari gisa aitortua izateko eskubidea baldin badu, honako zehaztapen hauek hartuko dira kontuan:
    • Ama eta aita edo biak elkarrekin aurreko ahaidetzat hartuko dira euren artean maitasun-harremana badago; eta hala badagokio, euren ezkontidea kategoria horretan sartuko da.
    • Aurreko paragrafoan aipatutakoak egon ezean, adin txikiko baten tutoretza, familia harrera iraunkorrerako adostutako neurria edo adoptatzeko xedea duen zaintza dutenak aurreko ahaidetzat hartuko dira, betiere elkarrekin bizi badira edo haien lepotik.
    • Seme edo alaba izaera izango dute tutoretzapean, familia-harrera iraunkorrean edo adoptatzeko xedez egindako zaintzapean dauden pertsonek.
    • Era berean, horrelako egoera batean egonda, adin nagusia lortu eta familia-unitatean geratzen diren gazteek seme edo alaben izaera gordeko dute Familia Ugariaren Tituluaren parte izan daitezen; betiere familia unitatea osatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte, zertarako eta familia ugariaren izaera izan dezaten.
    • Desgaitzat hartuko da %33 edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua duen herritarra.
    • “Lanerako ezgaitzat” hartuko da lan egiteko gaitasun-maila ezgaitasun iraunkor absolutuaren edo elbarritasun handiaren mailaren parean mugatuta duen herritarra.
    • Familia ugariak klasifikatzen diren kategoria zehazte aldera, desgaitasun jakin bat aitortuta duen edo lanerako gai ez den seme edo alaba bakoitza bi bailiran zenbatuko da.