Eraikuntza berriak egiteko obra-lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Eraikin berri bat eraikitzeko obrak egiteko eskatzen den baimen administratiboa da (hau da, "oin berriko obrak" egiteko: etxebizitza-erakinak, lokalak, garajeak, industria-pabiloiak…).

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Lizentzia obrak hasi aurretik eskatu behar da.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Erregistratzea.
  2. Eskariaren azterketa administratiboa egitea.
  3. Zuzentzea eskatzea (10 egun baliodun).
  4. Eskumena duen sailari bidaltzea.
  5. ikusketa, hala badagokio.
  6. Esakariaren analis teknikoa.
  7. Instantzia teknikoari zuzentzea eskatzea.
  8. Beste erakunde, entitate edo sailei kontsulta egitea eta egiaztatzeko beste izapide batzuk egitea: garabi eta baliabide osagarrien gaineko AESAren aldeko txostena, Portuko Agintaritzaren txostena (portuko pabiloia bada)…
  9. Txosten teknikoa eta juridikoa egitea.
  10. Zinegotzi eskuordetuak erabakia hartzea.
  11. Bide publikoa okupatuz gero, egiaztatu.
  12. Jakinarazpena inetresdunari.
  13. EIOZ likidatzea eta hirigintzako zerbitzuen tasa eta hondakinen kudeaketako fidantza ordaintzea.
  14. Urbanizazio- eta eraikuntza-obrak aldi berean egiteko bermea eratzea eta Ekonomia Sustapen Sailari aurkeztea, kontratazio-araudian zehaztutako moduetakoren batean. Lizentzian eraikuntza-obrak hasteko aurreikusitako epe berean aurkeztuko da.
  15. Obra eta Zerbitzu Saila jakinaren gainean jartzea, sare publikoa hornitze aldera.
  16. Hala badagokio, eskumen sektorialak dituzten beste administrazio batzuk (Bizkaiko Foru Aldundia…) jakinaren gainean jartzea.
  17.  Eraikuntza-obra hasi ahal izateko obra-lizentzian eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
  18. Zuinketaren eta obren hasieraren akta sinatzea.

Prezioa

  • Obragatik: Egikaritze materialeko aurrekontuaren % 5 (uko-egiterik edo iraungitzerik badago, % 1).
  • Jarri beharreko bermeak:
    • Hondakinak kudeatzearen kostuaren % 120.
    • Egiteko dauden urbanizazio-obren % 7.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Obren oinarrizko proiektua formatu elektronikoan (PDF eta GIS).
  • Eraikuntza- eta eraiste-hondakinen kudeaketari buruzko azterlana.
  • Eusko Jaurlaritzak eskatzen duen eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko galdera-sorta (ikusi inprimakia).
  • Kasu bakoitzean legeriak eskatzen dituen baimenak (zortasun aeronautikoaren eremuan egonez gero, Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziaren (AESA) baimen-eskaria; lurzoruaren kalitateari/lurzoruaren erabilera-gaitasunari buruzko adierazpena; Eusko Jaurlaritzak onartutako indusketa-plana…).
  • Hala badagokio, obrak direla eta bide publikoa okupatzeko eskaria.
  • Urbanizazio- eta eraikuntza-obrak aldi berean egin behar badira edo lurra erabilera eta jabari publikorako laga behar bada, eskritura publikoaren kopia aurkeztu behar da, behar bezala baimendua; eskritura publiko horrek kasu bakoitzean eskatzen den notario-konpromisoa jaso behar du: lur horiek lagatzeko konpromisoa (HAPOko 9.2.30 artikuluko eraikuntza-soberakinak) edo eskatutako urbanizazio-obrak egiteko konpromisoa (HAPOko 9.2.29 artikuluaren arabera).
  • Azken kasu horretan, eskrituran honako hauek jaso behar dira:
    • Urbanizazio- eta eraikuntza-obrak edo instalazioak aldi berean egiteko konpromisoa.
    • Udalak urbanizazio-obrak amaitutzat jo arte eraikuntza edo instalazioa erabiliko ez delako adierazpena.
    • Eraikin edo instalazioaren parte baten edo eraikin edo instalazio osoaren jabetza- edo erabilera-eskubideak lagaz gero baldintza horiek betetzeko konpromisoa.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Erregistratzea.
  2. Eskariaren azterketa administratiboa egitea.
  3. Eskumena duen sailari bidaltzea.
  4. Beste erakunde, entitate edo sailei kontsulta egitea eta egiaztatzeko beste izapide batzuk egitea: garabi eta baliabide osagarrien gaineko AESAren aldeko txostena, Portuko Agintaritzaren txostena (portuko pabiloia bada)…
  5. Txosten teknikoak egitea.
  6. Zinegotzi eskuordetuak erabakia hartzea.
  7. Jakinaraztea.
  8. EIOZ likidatzea eta hirigintzako zerbitzuen tasa eta hondakinen kudeaketako fidantza ordaintzea.
  9. Urbanizazio- eta eraikuntza-obrak aldi berean egiteko bermea eratzea eta Ekonomia Sustapen Sailari aurkeztea, kontratazio-araudian zehaztutako moduetakoren batean. Lizentzian eraikuntza-obrak hasteko aurreikusitako epe berean aurkeztuko da.
  10. Obra eta Zerbitzu Saila jakinaren gainean jartzea, sare publikoa hornitze aldera.
  11. Hala badagokio, eskumen sektorialak dituzten beste administrazio batzuk (Bizkaiko Foru Aldundia…) jakinaren gainean jartzea.
  12.  Eraikuntza-obra hasi ahal izateko obra-lizentzian eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
  13. Zuinketaren eta obren hasieraren akta sinatzea.

Oharrak

A)  Obrak hasteko aurkeztu beharreko dokumentazioa (lizentzian ezarritako epean)
  • Zuinketaren eta obren hasieraren gaineko aktaren eskaria.
  • Eraikuntza- eta eraiste-hondakinak kudeatzeko zereginak betetzea ziurtatzeko fidantzaren frogagiria. 
  • Egikaritze-proiektu ikus-onetsia, formatu elektronikoan (PDF eta GIS).
  • Obretako segurtasunari dagokionez, egikaritze-proiektuak barrutiko itxitura eta segurtasunaren eta obren antolamenduaren plano eguneratua eduki behar du (egikaritze-prozesua, gordetako espazio publikoa, aparkalekuen aldaketa, bide publikoko mugimendua, urbanizazio-obrekiko koordinazioa eta aldiberekotasuna…).
  • Telekomunikazio-zerbitzuak atzitzeko azpiegitura komuna instalatzeko proiektua.
  • Obra zuzenduko duen goi-mailako teknikari adituaren eta obren egikaritzea kontrolatuko duen erdi-mailako teknikari adituaren izendapenak.
  • Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legean zehaztutako ondasunen asegurua kontratatu izanaren justifikazioa.
  • Inpaktu akustikoari buruzko azterlana.
  • Eraikuntza- eta urbanizazio-obrak aldi berean eginez gero, egiteko dauden urbanizazio-obren zenbatekoaren % 7aren bermea aurkeztu behar da.
  • Lehen aipaturiko fidantzei dagokienez, obrak behar bezala amaituta daudenean itzuliko dira.
  • Eraikuntza- eta urbanizazio-obrak aldi berean egiteko bermea ezereztu egingo da edo bermearen balioaren % 75 itzuliko da, lehenengoz okupatzeko lizentzia eman ondoren. Fidantzamenduaren gainerakoa lehenengoz okupatzeko lizentzia jaso eta urtebetera ezereztu edo itzuliko da, urbanizazioa egoki egikaritzeko berme gisa geratuko baita, egikaritzeak bide publikoan eragin ditzakeen kalteei erantzuteko.
  • Lizentziako epeak luzatzea eska daiteke, betiere arrazoiak adierazita eta epeak amaitu aurretik. Epeak luzatu ahal izateko, ezinbestekoa da luzapena dagokion epea amaitu baino lehen onartzea.
B)  Beste ohar batzuk
  • Hirigintza-lizentziak eskualda daitezke, eta eskualdatutzat joko dira, kontrako erabakiren bat hartzen ez bada behintzat, dagokion lurzoruaren azalera edo eraikuntza edo eraikina eskualdatzearekin batera. Halere, bai eskualdatzen duenak, bai jasotzaileak, eskualdatzearen berri eman behar diote idatziz udalari. Hori egin ezean, titularrarentzat sor daitezkeen erantzukizunei lotuta egongo dira biak.
  • Lizentziak, beti, jabetze-eskubidea kontuan izan gabe eta hirugarrenen kalterik gabe emango dira.
  • Lizentziak baimendutako obrak hasteko eta amaitzeko epeak igaro ondoren iraungiko dira (etete-epea barne). Horrelakoetan, lizentzia iraungiko da kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik gabe eta prozedura administratiboa gauzatu eta interesdunari entzunaldia eman ondoren. Lizentzia iraungi ondoren, egiteko dauden obrak amaitzeko lizentzia berria eska daiteke.