Gizarte-bazterketako egoeren balorazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Prozesu bat da adierazle sistema batean oinarritua, eta horren bidez udal eta foru-erakundeetako gizarte zerbitzuek irizpide bateratuak erabiliz balora ditzakete gizarte bazterketako egoerak edo arriskuak, eta haien intentsitatea zein den: arina, moderatua edo larria.
  • Gizarte bazterketarako arriskua: Pertsona bat gizarte-bazterketako arriskuan egon daiteke, baldin eta ulertzen bada berak dauzkan edo falta dituen ezaugarri edo faktore pertsonal edo sozial multzo batek probabilitateak handitzen dituela gizarte-bazterketa egoerak edo prozesuak eragiten dituzten ondorio kaltegarriak edukitzeko.
  • Gizarte-bazterketa: Pertsonak gizarte-bazterketa arriskuan daude, beren bizi-baldintzak eta bizikidetza-egoera denboran irauten duten hainbat gabeziaren eraginpean badaude. Faktore horiek metatzen direnean gizarte-bazterketako egoera sortzen dute eta horrek zerikusi zuzena du baliabide pertsonal, harreman bidezko eta materialekin.
Gizarte-bazterketako intentsitatea izan daiteke:
  • ARINA: hasierako deserrotze edo arina. Beren senitarteko edo laguntza-sarearekin harreman hauskorrak dituztenak.
  • MODERATUA: deserrotzearen fase aurreratua. Oinarrizko gizarte-harremanak hautsi dituztenak.
  • LARRIA: ez du gizartean parte hartzen. Gizarte- eta afektuzko harremanen gabezia edo prekariotasuna.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren ordezkariak, baldin eta betekizun hauek betetzen baditu:
  • Santurtzin erroldatuta egotea.

¿Noiz eskatu daiteke?

Urteko edozein momentutan.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • E-posta bidez: sac@santurtzi.eus

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Hitzordua gizarte-langilearekin.
  5.  Gizarte Zerbitzuak Arlora bidali.
  6.  Gizarte-langileak kasua baloratuko du.
  7.  Balorazioaren emaitzaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundira bidali.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 2 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak bi hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Egiaztagiria
  • Osasun txostena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3.  Hitzordua gizarte-langilearekin.
  4.  Gizarte Zerbitzuak Arlora bidali.
  5.  Gizarte-langileak kasua baloratuko du.
  6.  Balorazioaren emaitzaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundira bidali.