Udal Atseden egoitza

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Mendekotasuna duten pertsona nagusientzako ostatua, asteburuetan eta jai-egunetan izaten dena, egunean zeharreko egonaldi-modalitatean edota gauean zeharrekoan, zaintzaileei laguntza emateko helburuz.

Egoitza Santurtziko Begoñako Andre Mariaren egoitzan dago.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren ordezkariak, baldin eta betekizun hauek betetzen baditu:
  • Santurtzin erroldatuta egotea.
  • 60 urte baino gehiagokoa izate eta mendekotasun-egoeran egotea.
  • Salbuespen gisa eta aurretiaz Oinarrizko Gizarte zerbitzuak baloratuta, mendekotsun-egoerarik ez duten kasuak ere onar daitezke.

¿Noiz eskatu daiteke?

Gutxienez, eskatu nahi aldiaren hasiera baino hilabete lehenago, ardura duen teknikariak premiazkotzat jotako kasuetan izan ezik.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3.  Hitzordua gizarte-langilearekin.
  4.  Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Eskariaren analisi teknikoa
  6.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  7.  Ebazpana, zinegotziaren dekretu bidez emana.
  8.  Jakinarazpena.

Prezioa

Txanda bakoitzaren prezioa pertsonak egun bakoitzarako duen gaitasun ekonomikoaren %33,41ekoa da (estekatu 19. eranskina), edo behar bada, bizikidetza-uniatetaren per capita errentarena.
Kalkulua egindakoan sortzen den zenbatekoa txanda-kopuruarekin biderkatuko da.
Azkenean koefieziente bat aplikatuko zaio zerbitzuaren prezioa handitzeko asmoz baina inola ere gehieneko kostu teorikoa gaindituko ez duena.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko kide bakoitzaren nortasun-agiria.
  • Ordezkaritza-dokumentua edota mendekotasunaren epaia.
  • Mendekotasun-egoera aitortzen duen foru-aguindua.
  • Helbideraketetarako banku-dokumentua eta banku-saldoak (dokumentuak).
  • Bizikidetza-unitatea osatzen duten kideen bestelako agiriak, hala badagokio: langabezian daudela egiaztatzekoak, edo 18-28 urte bitarteko seme-alabak izatea, mendekotasun-gradua egiaztatzen duten agiriak...

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Egiaztagiria
  • Kredituaren dokumenta

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3.  Hitzordua gizarte-langilearekin.
  4.  Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Eskariaren analisi teknikoa
  6.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  7.  Ebazpana, zinegotziaren dekretu bidez emana.
  8.  Jakinarazpena.