Udalaren materiala erabiltzeko edo behin-behineko udal-zerbitzua emateko eskaria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udalaren materiala denbora jakin baterako uzteko edo behin-behineko udal-zerbitzu bat emateko eskaera.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Egiaztatu eskatutako materiala erabagarri dagoen proposatutako datan.
  6.  Organo eskudunaren ebazpena.
  7.  Eskatutako eta onartutako materialaren muntaketa, hornidura edota instalazioa.
  8.  Behin ekitaldia amaitutakoa, materiala jaso.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.
Erabilera egokia ziurtatzeko, fidantza eskatu ahal da.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Materiala edo behin-behineko udal-zerbitzuak eskatzeko eranskina.

Argindar-lotura eskatzen bada:
  • Megafonia soilik instalatzeko: Argiketari instalatzailearen txartela eta REBT behe-tentsioko erregelamendu elektrotekniakoa betetzeko konpromisoa.
  • Instalazio elektrikoaren ziurtagiria (instalatutako potentzia < 50 kW)
  • Proiektu elektrikoa (instalatutako potentzia < 50 kW)

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  4.  Egiaztatu eskatutako materiala erabagarri dagoen proposatutako datan.
  5.  Ebazpena, Alkatetzaren dekretu bidez emana.
  6.  Eskatutako eta onartutako materialaren muntaketa, hornidura edota instalazioa.
  7.  Behin ekitaldia amaitutakoa, materiala jaso.

Oharrak

Instalazio elektrikoaren ziurtagiria ez da ematen instalazioa egina egon arte (ekitaldia baino egun bat edo bi lehenago); beraz, dokumentazio hau egiaztatzea ez da erraza.