Jardueraren titularra aldatu izanaren jakinarazpena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Agiri hori edozein jardueraren titularra aldatu nahi dutenek aurkeztu behar dute, jarduerak dela lizentzia dela aurretiazko jakinarazpena behar baditu.  Ezinbestekoa da jarduerak gauzatzen dituzten pertsonen izenean egotea udal erregistroetan.

Nork eskatu ahal du?

Jardueraren bat garatu nahi duen edozein pertsonak, edota  ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Jardueraren titularra aldatu aurretik.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:     
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Eskaria erregistratzea, dokumentazioa eskaneatuta.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Zuzentzea eskatzea (10 egun baliodun).
  4.  Izapidetzeko erantzukizuna duen atal edo sailari bidaltzea.
  5.  Ikuskatzea.
  6.  Txosten juridikoa, hala badagokio.
  7.  Aurretiazko jakinarazpenaren berri ematea, hala badagokio.
  8.  Pertsona interesduna jakinaren gainean jartzea.
  9.  Ogasun eta Ekonomia Sustapen Saila jakinaren gainean jartzea, tasak kobratu ditzan.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe. 
Legezko gehienezko epea: Se pueden iniciar las obras o ejecutar la instalación desde el mismo día de la presentación en el Registro del Ayuntamiento de la documentación, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

Dokumentazioa

  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Erregistratzea.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Eskumena duen sailari bidaltzea.
  4.  Ikusketa
  5.  Txosten tekniko eta juridikoak egitea.
  6.  Zinegotzi eskuordetuari aurretiazko jakinarazpenaren berri ematea.Zinegotzi eskuordetuak erabakia hartzea.
  7.  Pertsona interesduna jakinaren gainean jartzea.

Oharrak

Titulartasun aldaketa egin aurretiko komunikazio honek berez dakar jarduera lehen egiten zen baldintza berberetan egitea eta aldez aurretiko lizentzia edo komunikaziorik gabe inongo obra edo aldaketarik egin ez delako adierazpena.

Aldaketarik gabeko jardueratzat hartuko da baldin eta ez bada eraikinaren berezko erabilera aldatu (bizitoki publikoa, sanitarioa, hezkuntzakoa, komertziala, administratiboa, konkurrentzia publikoa).

Titulartasunaren aldaketa egin nahi duten herritarrek udaletxean kontsultatu dezakete (ikus izapidea), jardueraren baldintzei buruzko informazioa izan dezaten.

Aurretiazko jakinarazpeneko edo erantzukizunpeko adierazpeneko datu edo azalpenen bat, edo haiekin batera aurkeztu beharreko agiriren bat okerra edo faltsua bada, edo aurkeztu ez bada; edo aurretiko jakinarazpena, erantzukizunpeko adierazpena edo nahitaezko beste edozein agiri aurkezten ez bada, ezingo da jarduera hasi edo jarraitu. Horrek, gainera, erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eragin ditzake. Horretarako, Administrazioak dagozkion zigor administratiboak jar ditzake, eta agindu dezake jarduera berehala etetea, higiezina lehengoratzea edo aurreko egoera fisikora bueltatzea. Okerra edo hutsa funtsezkoa ez bada, Administrazioak zuzentzeko epe bat jarriko dio interesdunari.

Jarduera jakin baten gaur egungo titularrek titularraren aldaketaren berri eman beharko dute; horrela egin ezean, bai aurreko eta bai oraingo titularrak hortik eratortzen diren erantzukizun guztiei erantzun beharko diete.

Erabilera publikorako guneetan terraza bat ezarri nahi duten herritarrek horretarako lizentzia eskatu beharko dute aldez aurretik (ikusi izapidea-esteka).