Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga: kalkulu zenbatetsiaren eskaria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Balio du jakiteko zer zerga-kuota aterako litzatekeen zerga hori ordaindu behar izanez gero edo itun pribatu baten arabera zerga-kuota norberaren gain hartu behar izanez gero.

Zerga hori sorrarazten da hiriko ondasun higiezin bat (pisua, orubea, garaje-plaza, trastelekua…) eskualdatzen denean, edo ondasun higiezin horretan eskubide erreal bat (usufruktua, erabilera eta bizitokia, azalera-eskubidea) eratzen edo eskualdatzen denean.

Besteak beste, kasu hauek sartzen dira:
  • Salerosketa, dohaintza, trukea, eskuratzea edo zorren ordainetako likidazioa.
  • Oinordetza testamentuduna edo testamenturik gabea.
  • Enkante publikoan besterentzea, nahitaezko desjabetzea, dibortzio-epaia.
Zerga-oinarriari indarrean dagoen zerga-tasa aplikatuz lortzen da kuota. Zerga-kuota kalkulatzeko, berriz, kontuan hartu behar da zenbat urte igaro diren aurreko eskualdatzetik, zer ehuneko eskualdatzen den, eta zein den eskualdatzearen unean higiezinari dagokion lurzoruaren balio erreala, Bizkaiko Foru Aldundiak xede horietarako esleitua (OHZ).

Gehieneko zergaldia 20 urte da.

8/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa, aldatzen duen 2017ko ekainaren 20ko 3/2017 Foru Dekretu Arauan xedaturikoaren arabera, zerga horren zerga-obligazio nagusia sorraraz dadin, lursailek balio-gehikuntza bat izan behar dute, lursail horien jabetza edozein titulurengatik eskualdatzearen ondorioz, edo jabaria mugatzen duen gozamenaren edozein eskubide erreal, lursail horien gainekoa, eratzearen edo eskualdatzearen ondorioz, xedapen gehigarri honetan xedaturikoaren arabera zehaztua. Hori zehazteko, jabetza eskuratzearen balioa eta hura eskualdatzearen balioa alderatu behar dira.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  5.  Jasotako informazioa egiaztatu.
  6.  Likidazio zenbatetsia egin
  7.  Interesdunei jakinarazi.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 7 egun.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Aurreko eskualdatzearen eskritura eta oraingoaren data eta prezioa.
  • Eskualdatzen diren higiezinen katastro-erreferentzia.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Jabetza eskritura

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  4. Jasotako informazioa egiaztatu.
  5. Likidazio zenbatetsia egin
  6. Interesdunei jakinarazi.

Oharrak

Zergaren simulazioa orientaziozkoa besterik ez da; ez du esan nahi likidazioa behin betikoa denik.

Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergak —‘gainbalioen gaineko zerga’ ere deitzen zaio— hiri-lurrek zergaldian izaten duten balio-gehikuntza zergapetzen du. Ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzen da hiri-lurren balioaren gehikuntzari (sortzapenaren unean agerian jarria eta gehienez 20 urteko denboraldian izandakoa) zerga-tipo bat aplikatuz.

Balio-gehikuntzaren zenbatekoa honela kalkulatzen da. Balio-gehikuntzaren zenbatekoa = lursailaren balioa x urteen araberako koefizientea x urte osoen kopurua.

Jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen jabetza irabazi-xedeetarako eskualdatzen bada (dohaintza, adibidez), eskuratzen duen pertsonak ordaindu behar du, edo, eskubide erreala noren alde eratzen edo eskualdatzen den, hark.

Jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen jabetza kostu bidez eskualdatzen bada (salerosketa), eskualdatzen duen pertsonak ordaindu behar du, edo eskubide erreal hori eratzen edo eskualdatzen duenak.

Zergaren kuota osoari % 100eko hobaria aplikatzen zaio, ofizioz, lursailen eskualdaketan, eta jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eskualdatzean edo eratzean, irabazi-xedeekin egiten badira, heriotza baten ondorioz, ondorengoen eta adoptatuen, ezkontideen edo izatezko bikoteen alde (izatezko bikoteak arautzen dituen 2003ko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedaturikoaren arabera eratuak) eta arbaso eta adoptatzaileen alde, ohiko etxebizitza bada.

Heriotza baten ondorioz eskualdatzen bada, kausatzailea hiltzen den data izango da eskualdatze-data.