Pertsona elbarrituentzako aparkaleku txartela

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonentzako txartela  ibilgailuak aparkatzeko.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren ordezkariak, eta ondoko baldintzak betetzen dituena:
  • Santurtzin erroldatuta egotea.
  • Desgaitasuna duen pertsonaren kondizioa ofizialki aitortua duten pertsona fisikoak.
  • Ehuneko 33ko desgaitasun-gradua izan barik, ezintasuna osoa edo absolutua edo baliaezintasun handia aitortua dutenak, eta, horrez gain, honako egoeratakoren baten badaude:
    • a) Mugikortasun urria dutenak, eta dagokion lurralde historikoko foru aldundiko balorazio- eta orientazio-zerbitzuak emandako aldeko irizpena badu urritasun horrek. Ondoko baldintzetarik edozeinetan direnek mugikortasun urria dutela kontsideratuko da:
      • Gurpil-aulkia ezinbestean erabiltzea.
      • Ibiltzeko makila bi derrigorrez erabiltzea.
      • Nora gabe ibili ahal da, baina kontrolatzeko zailak diren jokabide oldarkor edo molestagarriak ditu, defizientzia psikiko larrien ondorioz, zeintzuk garraiobide normalizatuak erabiltzea zailtzen dioten
      • Mugikortasun-mugak izatea, eta 1971/1999 Dekretuaren II. eranskineko mugikortasun urriko baremoan 7 puntu izatea gutxienez.     
    • b) Begirik onenean ikusmen-zolitasuna, zuzendu ostean, 0,1ekoa edo beheragokoa dutenak, edo ikus-eremu murriztua 10 gradukoa edo gutxiagokoa dutenak (kasuan kasuko lurralde historikoko foru aldundiko Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak emango du irizpena).
  • Mendekotasun-egoeran izan eta 1. paragrafoko a) edo b) letran ezarri betekizunak konplitzen dituzten pertsona fisikoak.
  • Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak, zeintzuetaz irizpena eman baitu dagokion lurralde historikoko foru aldundiko balorazio- eta orientazio-zerbitzuak; eta irizpen horretan zehazten bada ezen badutela 1971/1990 Dekretuaren II. eranskinean zehaztu mugikortasun-baremoko mugaren bat.
  • Mendekotasun-egoeran diren 3 urtetik beherako pertsonak, bizitzeko funtzioei eusteko ezinbestean eta etengabe aparatu teknikoak behar dituztenak (gurpil-aulki espazialak, arnasketa-aparatuak...), edo 4. edo 5. motako desgaitasun-balorazioa izan dutenak (patologia larria edo oso larria), hain justu ere dagokion lurralde historikoko foru aldundiko balorazio- eta orientazio-zerbitzuaren eskutik.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  •  Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidali ebazpena emateko.
  4. Ebazpena.
  5. Jakinarazpena interesdunari.
  6. Obrak eta Zerbitzuen arloak txartela egin, Bizkaiko Foru Aldundiak aldeko ebazpena jakinarazitakoan.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Argazkia

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidali ebazpena emateko.
  4. Ebazpena.
  5. Jakinarazpena.
  6. Udalak txartela egin.

Oharrak

  • Aparkazteko txartela 5 urtebeteko balioa izango du.
  • Txartela berritzeko, Herritarren Arreta Zerbitzura joan behar da.
  • Titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan bera doanean bakarrik erabili ahal izango da txartela.
  • Ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik.