Baja Udal biztanleen erroldan, ohiko bizilekua beste herrialde batera aldatu duten atzerritarren kasuan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal Biztanleen erroldan baja eskatzea, ohiko bizilekua beste herrialde batera aldatu den kasuetarako.

Nork eskatu ahal du?

Adinez nagusia den edozein pertsonak, edo adinez txikia baina legez emantzipatuak, bi kasuetan atzerritarrak izan eta Santurtzin erroldatuta daudenak, edo bestela, legezko edota borondatezko ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Santurtzin ohiko bizilekua benetan bertan behera uzten den unean.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Prezioa

Udalak kostea oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 7 egun. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • S001 Eskari-orri orokorra
  • S002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Biztanldeen erroldan baja emateko eskari-orria beteta eta eskatzaileak, edo bestela legezko ordezkariak sinatuta.
  • Eskatzailearen identifikazio-agiria, salbu eta hori berritzen ari dela egiaztatzen duen agiria aurkezten badu: NAN, atzerritarraren identifikazio-zenbaki (AIZ edo NIE), pasaportea eta, europar atzerritarren kasuan Atzerritarren Erregistro Nagusiaren agiria.
  • Adinez txikiak: datuak egiaztatzen dituen dokumentazioa.
  • Adinez nagusi desgaitua: ordezkaritza egiaztatzen duen epai judiziala.
  • Besteren ordez aritzekotan: ordezkapen idatzia eta ordezkari nahiz ordezkatuaren identifikazio-agiriak.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza eta Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaria erregistratu eta izapideari hasiera eman, dokumentazioa eskaneatuta.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Nortasuna, ordezkaritza eta ohiko bizilekua atzerrira eramango dela egiaztatzeko dokumentuak aurkezten direnean, besterik gabe egingo da baja eta datuak erroldaren aplikazio informatikoan sartuko dira jaiotza-datatik aurrera.
  4. Aurkeztutako dokumentazioan erroreak edo omisioak daudenean, edo emandako datuen benetakotasuna egiaztatu beharra dagoenean, Udalak datuak egiaztatzeko beharreko tramiteak egingo ditu (Udaltzaingoaren txostena, udal datu-baseak, interesdunari dokumentazioa eskatzea, e.a.).
  5. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  6. Betebeharren bat bete ezean, erroldan baja ematea ezesten duen ebazpen arrazoitua emango da, interesdunari jakinaraziz.
  7. Komunikazio telematikoa Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) Santurtziko Udalaren izenean.

Oharrak

  • Udal errolda udalerriko bizilagun guztiak jasotzen dituen administrazio-erregistroa da. Espainian bizi den pertsona orok gutxienez urtean 6 hilabetez non eman, eta udalerri horretako erroldan inskribatu behar du bere burua. Udalerri bakar bateko auzotarra baino ezin da izan.
  • Udal erroldako datuak beste administrazio-publiko batzuei emango zaizkie, horiek eskatuz gero eta interesatuak aurretiaz baimendu beharrik izan gabe, baldin eta datu horiek beren eskumenak burutzeko beharrezko badira, eta bizilekuaren berri izatea esanguratsua bada horretarako. Horretaz gain, estatistika-sekretupean mantenduko diren estatistika ofizialak egiteko ere erabil daitezke, maiatzaren 9ko 12/1989 Legeak, Estatistika Funtzio Publikoari buruzkoa, eta gai horretan eskumena duten Autonomia-erkidegoen estatistika-legeetan ezarritakoaren arabera.
  • Emantzipatu gabeko adinez txikiek beren zaintza duten gurasoen auzotasun bera izango dute, edo bestela, bere lege-ordezkariena, baldin eta beste udalerri edo bizileku batean bizitzeko horien idatzizko baimena ez badago.
  • Adinez txikien alta-eskari guztiak egiaztatuko dira, baldin eta aitaren edo amaren bizilekuan ez den beste baterakoa bada, bi gurasoen baimena izanda ere.