Finka eta lokalak bereizteko (edo batzeko) lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

  • Bereizketa: Santurtziko Udalari baimena eskatzea higiezin edo finka bat bitan edo gehiagotan bereizi aurretik.
  • Batzea: Santurtziko Udalari baimena eskatzea bi higiezin edo finka edo gehiago batu aurretik.

Nork eskatu ahal du?

  • Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Lizentzia bereizi edo batu aurretik eskatzen da.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Eskariaren erregistroa, dokumentazioa eskaneatuta.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Autolikidazioa.
  4. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  5. Izapidetzeko ardura duen arlora bidali.
  6. Ikusketa, behar izanez gero.
  7. Eskariaren analisi teknikoa.
  8. Zuzentzeko eskaera egin, analisi teknikoak eskatuta.
  9. Beste erakunde edo atalei kontsulta egin, eta beste egiaztatze-izapide batzuk.
  10. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  11. Zinegotziaren ebazpena.
  12. Interesdunari jakinarazi.
  13. Beste Administrazio batzuei jakinarazi, behar izanez gero.

Prezioa

  • Tramitearen kostoa Udalak egiten du bere.
  • Obrak eginez gero, %5
  • Bide publikoa erabiliz gero, Ordenantza fiskala.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabide orokorra, autolikidazioarekin.
  • Proiektu teknikoa, pertsonal tekniko eskudunak izenpetua, zeinean justifikatuko baita hirigintza-araudia bete dela eta deskribatuko baita hasierako finka (Erregistroko deskribapena eta errealitate fisikoaren deskribapena erabiliz), bereizi/batu beharreko zatia eta finkaren gainerako partea, baldin bada.Adierazitako horren dokumentazio grafikoa gehituko da, formatu elektronikoan (PDF eta GIS).
  • Obrak egin beharra izanez gero, haien deskribapena aurkeztuko da, aplikatu beharreko araudiaren justifikazioarekin (irisgarritasuna...), dokumentazio grafikoarekin (planoak) eta egin beharreko obren aurrekontuarekin.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Ordainagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskariaren erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Autolikidazioa.
  4. Izapidetzeko ardura duen arlora bidali.
  5. Beste erakunde edo atalei kontsulta egin, eta beste egiaztatze-izapide batzuk.
  6. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  7. Zinegotziaren ebazpena.
  8. Interesdunari jakinarazi.

Oharrak

  • Hirigintza-lizentziak eskualdagarriak izango dira, eta, kontrakorik hitzartu ezean, ulertuko da batera gertatuko dela lurzoru-azaleraren edo dagokion eraikuntza edo eraikinaren eskualdatzea ere. Hala ere, eskualdatzaileak eta hartzaileak idatziz jakinarazi beharko diote Udalari eskualdatzearen berri; hori egin ezean, biak geldituko dira titularrarentzat eratortzen diren erantzukizun guztien mende.
  • Lizentziak jabetza-eskubidea salbu utzirik eta hirugarrenen kalterik gabe emango dira.