Kalteen erreklamazioa, udalaren ondare-erantzukizunagatik

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udalari zuzentzen zaion kalte-ordainaren erreklamazioa da, herritarrek ondasun edo eskubideetan izandako lesioengatik, betiere zerbitzu publikoen funtzionamendu ohiko edo ohiz kanpokoaren ondorio direnean haiek.  Kalte-ordaina jasotzeko eskubidetik kanpo gelditzen dira besterik ezineko kasuak, eta halaber, herritarra jasan beharrean den eginbide juridikoak.

Kalte-ordaina eragin duen gertaera izan eta urtebteko epean erreklamatu behar da.

Pertsonen kalte fisikoak edo psikikoak izatekotan, epea ondorioak zehaztu edo sendatzea izan den unetik aurrera hasiko da kontatzen.

Nork eskatu ahal du?

Udalaren zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren ondorioz, beren ondasun edo eskubideetan lesio edo kalteren bat izan duten pertsona fisiko edo juridikoek, edo horien ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  5. Izapidea hasteko ebazpena, Obra eta Zerbitzuen arloko zinegotziaren dekretu bidez emana, instruktorea eta idazkaria izendatuz, beharrekoa bada.
  6. Ebazpenaren jakinarazpena interesdunari.
  7. Inplikaturiko arloei txostena eskatu, eta beharrezkoa bada, baita udal zerbitzua ematen duen enpresari ere.
  8. Frogatze-epea zabaldu.
  9. Froga egiteko bitartekoak eskatu eta erreklamazioaren zenbatekoa zehaztu, aurretiaz justifikatuez bada.
  10. Frogak egin
  11. Entzunaldia interesdunari 10 egun balioduneko epean egoki iritzitako nahi beste alegazio aurkez ditzan.
  12. Beharrezko alegazioen erregistroa, hala badagokio.
  13. Ebazpenaren proposamena egin
  14. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari irizpen eskatu, 18.000 euro baino gehiagoko erreklamazioetan.
  15. Ebazpena, Obrak eta Zernitzuen zinegotziaren erabakiz emana.
  16. Jakinarazpena interesdunari eta, Ogasun eta Ekonomiaren Sustapen arloari, beharrezkoa bada.
  17. Kalte-ordaina ordaindu, erreklamazioa onetsi bada.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 3 hilabete. 

Prozedura sinplifikatua onartzen da (30 egun).
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Hasierako eskarian: lesioa edo kalteak noiz eta non gertatu diren, bai eta horien deskribapena ere.
  • Gertatutako lesioen egiaztatzea.
  • Lesioen eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren artean dagoen kausalitate-erlazioa egiaztatzea.
  • Ondare-erantzukizunaren ebaluazio ekonomikoa, posible bada.
  • Froba-proposamena, erreklamatzaileak baliatuko dituen bitartekoak zehaztuz.
  • Egoki iritzitako alegazio, dokumentu eta informazioak.
  • Aipaturiko dokumentuak noiznahi aurketzu ahal izango dira, eskari-orri orokorrarekin batera aukerkeztekoak izan ezin (beti ere dagokion iapideari erreferentzia eginda).

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3. Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  4. Izapidea hasteko ebazpena, Obra eta Zerbitzuen arloko zinegotziaren dekretu bidez emana, instruktorea eta idazkaria izendatuz, beharrekoa bada.
  5. Ebazpenaren jakinarazpena interesdunari.
  6. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  7. Frogatze-epea zabaldu (30 egun), froga egiteko bitartekoak eskatu eta erreklamazioaren zenbatekoa zehaztu, aurretiaz justifikatuez bada.
  8. Entzunaldia interesdunari 10 egun balioduneko epean egoki iritzitako nahi beste alegazio aurkez ditzan.
  9. Beharrezko alegazioen erregistroa, hala badagokio.
  10. Ebazpenaren proposamena egin
  11. Ebazpena, Obrak eta Zernitzuen zinegotziaren erabakiz emana.
  12. Jakinarazpena interesdunari eta, Ogasun eta Ekonomiaren Sustapen arloari, beharrezkoa bada.
  13. Kalte-ordaina ordaindu, erreklamazioa onetsi bada.