Erroldatze-agiria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Tramitearen sinadura
  4. 4. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Santurtzin bizi diren pertsonen datuen berri, udal erroldakoak,  ematen dituen dokumentua eskatzea. Hainbat dokumentu-mota daude:
  • Norbanakoaren agiria: une honetan udalerrian bizi den pertsona baten erroldatze-datuen berri ematen ditu.
  • Familia-agiria edo agiri kolektiboa: une honetan bizileku jakin batean bizi diren pertsona guztien erroldatze-datuen berri ematen ditu.
  • Baja izandako norbanakoaren agiria: une honetan udalerrian bizi ez den pertsona baten erroldatze-datuen berri ematen ditu.
  • Erroldatze-inskrikzioaren agiria: bizileku berean bizi diren pertsona guztien erroldatze-datuen berri ematen ditu, noiztik dauden erroldatuta ulerrian eta bizilekuan adieraziz.

Nork eskatu ahal du?

Datuen jabea den pertsona fisikoak, edo bestela, legezko edota borondatezko ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua.
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Telefonoz: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako. 944 20 58 00 beste deietarako.
  • E-posta bidez: sac@santurtzi.eus
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Berehala.
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Datuen jabearen identifikazio-agiria (NAN –beharrezkoa 14 urtetik aurrera–, atzerritarraren identifikazio-zenbakia, jatorrizko herrialdea egiaztatzen duen dokumentua edo pasaportea, Atzerritarren Erregistro Zentraleko ziurtagiria)
  • Besteren ordez aritzekotan: ordezkapen idatzia eta ordezkari nahiz ordezkatuaren identifikazio-agiriak.
  • Adinez txikien ordezkaritza: gurasoak edo tutoreak haren identifikazio-agiria aurkeztu beharko du bizileku berean erroldatuta dagoela egiaztatzeko.
  • Adinez nagusi desgaitua: jatorrizko NAN edo ordezkaritza egiaztatzen duen epai judiziala.
  • Hildako pertsonen ziurtagiri historikoa: interesduna dela egiaztatzeko, heriotza-ziurtagiria aurkeztuko da.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza eta Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Egiaztatu datuen jabearen nortasuna eta aurkeztutako dokumentazioa.
  2. Egin agiria besterik gabe.
  3. Agiria honela emango da:
  • Aurrez aurreko eskariak: une berean emango zaio eskatzaileari.
  • Eskari telematikoa:  www.santurtzi.eus gunean deskargatuko da une berean, udal bulego birtualaren "Nire tramiteak" atalean sartuta.
  • Telefono edo e-posta bidezko eskaria: posta arruntaz bidaliko da eskatzaileak erroldan duen helbidera, 3 egun balioduneko epean, gutxi gorabehera.

Oharrak

  • Erroldatze- agiria erroldan dauden datuen berri ematen duen dokumnetu publikoa da eta kudeaketa gehienen kasuan nahikoa da hau eskatzea-
  • Udal errolda udalerriko bizilagun guztiak jasotzen dituen administrazio-erregistroa da. Espainian bizi den pertsona orok gutxienez urtean 6 hilabetez non eman, eta udalerri horretako erroldan inskribatu behar du bere burua. Udalerri bakar bateko auzotarra baino ezin da izan.
  • Udal erroldako datuak beste administrazio-publiko batzuei emango zaizkie, horiek eskatuz gero eta interesatuak aurretiaz baimendu beharrik izan gabe, baldin eta datu horiek beren eskumenak burutzeko beharrezko badira, eta bizilekuaren berri izatea esanguratsua bada horretarako. Horretaz gain, estatistika-sekretupean mantenduko diren estatistika ofizialak egiteko ere erabil daitezke, maiatzaren 9ko 12/1989 Legeak, Estatistika Funtzio Publikoari buruzkoa, eta gai horretan eskumena duten Autonomia-erkidegoen estatistika-legeetan ezarritakoaren arabera.