Udal hilerrian panteoi-partzela bat esleitzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal hilerrian panteoi-partzela bat eskuratzeko emakida da, gehienez ere 50 urteko iraupena izango duena.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Interesdunarekin hitzordua in situ aukera dezan zein partzela erosi nahi duen.
  6.  Hilerriko koordinatzailearen izapidea, interesdunak egindako aukeraren berri emanez.
  7.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  8.  Ebazpena, Obrak eta Zerbitzuen zinegotziaren erabakiz emana.
  9.  Jakinarazpena interesdunari eta Ogasun arloari.
  10.  Tasaren likidazioa.

Prezioa

Panteoia: 600 euro/m2
(Ordenantza Fiskala, 11. zenb, Hilerriaren erabilerako tasak)

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Dokumentazioa

  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  4.  Interesdunarekin hitzordua in situ aukera dezan zein partzela erosi nahi duen.
  5.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  6.  Ebazpena, Obrak eta Zerbitzuen zinegotziaren erabakiz emana.
  7.  Jakinarazpena interesdunari eta Ogasun arloari.

Oharrak

Panteoi bat eraikitzeko partzelak 50 urterako emango dira.

Aurkezten diren eskaerak, panteoi edo partzela librerik ez dagoenean, itxarote-zerrenda batean sartuko dira. Zerrenda horretan, erroldatuek lehentasuna izango dute erroldatu gabeen aurretik.

Partzela edo panteoia esleitzeak berekin dakar aplikatzekoa den ordenantza fiskalean araututako tasa osorik ordaindu beharra, 30 egunean. Denbora hori igarotakoan, eraginik gabe geldituko da administrazio-emakida, ez badago behar bezala justifikatutako eta Udalak onartutako arrazoi bat tartean.

Jabari-emakida hartzen dutenek 12 hilabetean burutu beharko dute eraikuntza osoa, esleipen-egunetik aurrera kontaturik. Denbora horretan ez bada eraikuntza amaitu, Udalak baliorik gabe utz dezake eskubidea, eta esleitzeko unean ordaindutako balioaren % 50 itzuli interesdunari, egindako obrengatiko kalte-ordainik gabe.

Debekatuta dago panteoiak eraikitzeko gordetako lekuan gorpuak edo gorpuzkinak lurperatzea.