Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga: aurkezpena, likidazio-xedeetarako

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Zerga likidatzeko balio du, hala badagokio.

Ezinbestekoa da adierazpen hau aurkeztea higiezina jabetza-erregistroan erregistratzeko, 2013ko urtarrilaren 1etik indarrean den Hipoteka Legearen Aldaketari jarraikiz.

Zerga hori sorrarazten da hiriko ondasun higiezin bat (pisua, orubea, garaje-plaza, trastelekua…) eskualdatzen denean, edo ondasun higiezin horretan eskubide erreal bat (usufruktua, erabilera eta bizitokia, azalera-eskubidea) eratzen edo eskualdatzen denean.

Besteak beste, kasu hauek sartzen dira:
  • Salerosketa, dohaintza, trukea, eskuratzea edo zorren ordainetako likidazioa.
  • Oinordetza testamentuduna edo testamenturik gabea.
  • Enkante publikoan besterentzea, nahitaezko desjabetzea, dibortzio-epaia.
Zerga-oinarriari indarrean dagoen zerga-tasa aplikatuz lortzen da kuota. Zerga-kuota kalkulatzeko, berriz, kontuan hartu behar da zenbat urte igaro diren aurreko eskualdatzetik, zer ehuneko eskualdatzen den, eta zein den eskualdatzearen unean higiezinari dagokion lurzoruaren balio erreala, Bizkaiko Foru Aldundiak xede horietarako esleitua (OHZ).

Gehieneko zergaldia 20 urte da.

8/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa, aldatzen duen 2017ko ekainaren 20ko 3/2017 Foru Dekretu Arauan xedaturikoaren arabera, zerga horren zerga-obligazio nagusia sorraraz dadin, lursailek balio-gehikuntza bat izan behar dute, lursail horien jabetza edozein titulurengatik eskualdatzearen ondorioz, edo jabaria mugatzen duen gozamenaren edozein eskubide erreal, lursail horien gainekoa, eratzearen edo eskualdatzearen ondorioz, xedapen gehigarri honetan xedaturikoaren arabera zehaztua. Hori zehazteko, jabetza eskuratzearen balioa eta hura eskualdatzearen balioa alderatu behar dira.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Hauek dira aurkezpen-epeak:
  • Bizidunen arteko egintzak badira, 30 egun baliodun da epea.
  • Heriotzagatiko egintzak badira, sei hilabete da epea, baina luzatu daiteke urtebetera, subjektu pasiboak eskatuta.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  5. Jasotako informazioa egiaztatu.
  6. Dagokion likidazioa egin.
  7. Likidazioa interesdunei jakinarazi.
  8. Higiezinari buruzko zerga eta tasen titular-aldaketa (OHZ).

Prezioa

Ordenantza fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete

Aurkeztu beharreko agiriak

  • S001 Eskari-orri orokorra
  • S002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Identifikazio-dokumentuak. Dokumentu publikoan beren beregi agertu ezean, saltzaile eta erosleen nortasun-agiriak (NANa, IFKa...).
  • Egindako transmisioa islatzen duen agiri publikoa (salerosketaren eskritura, dohaintza, apai judiziala).
  • Aurreko transmisioaren dokumentua, balore-gehikuntzarik izan ez bada.

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Jabetza eskritura
  • OHZ-ren azken ordainagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  4. Jasotako informazioa egiaztatu.
  5. Dagokion likidazioa egin.
  6. Likidazioa interesdunei jakinarazi.
  7. Higiezinari buruzko zerga eta tasen titular-aldaketa (OHZ).

Oharrak

Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergak —‘gainbalioen gaineko zerga’ ere deitzen zaio— hiri-lurrek zergaldian izaten duten balio-gehikuntza zergapetzen du. Ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzen da hiri-lurren balioaren gehikuntzari (sortzapenaren unean agerian jarria eta gehienez 20 urteko denboraldian izandakoa) zerga-tipo bat aplikatuz.

Balio-gehikuntzaren zenbatekoa honela kalkulatzen da. Balio-gehikuntzaren zenbatekoa = lursailaren balioa x urteen araberako koefizientea x urte osoen kopurua.

Jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen jabetza irabazi-xedeetarako eskualdatzen bada (dohaintza, adibidez), eskuratzen duen pertsonak ordaindu behar du, edo, eskubide erreala noren alde eratzen edo eskualdatzen den, hark.

Jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen jabetza kostu bidez eskualdatzen bada (salerosketa), eskualdatzen duen pertsonak ordaindu behar du, edo eskubide erreal hori eratzen edo eskualdatzen duenak.

Zergaren kuota osoari % 100eko hobaria aplikatzen zaio, ofizioz, lursailen eskualdaketan, eta jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eskualdatzean edo eratzean, irabazi-xedeekin egiten badira, heriotza baten ondorioz, ondorengoen eta adoptatuen, ezkontideen edo izatezko bikoteen alde (izatezko bikoteak arautzen dituen 2003ko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedaturikoaren arabera eratuak) eta arbaso eta adoptatzaileen alde, ohiko etxebizitza bada.

Heriotza baten ondorioz eskualdatzen bada, kausatzailea hiltzen den data izango da eskualdatze-data.