Nahieran ordaintzeko eskaria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Zergadunaren zergak, uneko urteari dagozkionak eta borondatezko denboraldian daudenak, zatika eta interesik gabe ordaintzeko eskaria.

Hauek dira epeak:
  • Hilean behin (hilaren 15ean, martxotik abendura)
  • Hiru hilean behin (martxoaren, ekainaren, irailaren eta abenduaren 15ean)
  • Sei hilean behin (ekainaren eta abenduaren 15ean)
  • Urtean behin (azaroaren 15ean)

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Telefonoz: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako. 944205800 beste deietarako.
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)

Eskatzailearen nortasuna egiaztatu eta AS400 eskariaren dokumentu frogarria eman sina dezan.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Berehala 

Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Interesdunaren edo ordezkariaren NANa edo IFKa, edo bestelako nortasun-agiri bat.
  • Eskariaren orrian ondoko informazioa jaso behar da:
    • Helbideratze-kontua.
    • Zein ordainketa-modua aukeratu den.
    • Zein zerga aukeratu den zatika ordaintzeko.
    • Beste likidazio batzuk gehitu, zigorrak izan ezik.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

Nahieran ordaintzeko eskariaren ordainketa

Oharrak

  • Eskari-orri orokorraren bidez Nahieran ordainketaren baldintzak alda daitezke (kontua, epeak, zergak...).
  • Nahieran ordainketa automatikoki luzatuko da urterik urte, interesdunak espreski bertan behar utzi arte.